Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2019/03/23

Ortuzarrek nabarmendu du EAJ-PNV “euskal gizartearen zerbitzura” dagoela PSE, Podemos eta PP “Madrilen mende” dauden bitartean

EBBko presidenteak Murgian gogoratu du ‘Euskal Agenda‘ EAJk sortutako kontzeptua dela eta gauzatu ahal izan dela bere alderdiak Rajoy eta Sánchezen Gobernuengan eragiteko gaitasuna izan duelako

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Gu Madrilera goaz Euskadiren interesak defendatzera, eta etxera itzultzen gara lortutakoarekin (eta azken urteotan asko izan dira lorpenak), baina haiek Madrilera doaz beren nagusien aginduak entzutera eta hona etortzen direnean, buru makur eta esan zaiena egiten dute. Eta gero, bati baino gehiagori gertatu zaio Madriletik inposatu dizkietela zerrendako hautagaiak. Hor dago ezberdintasuna: guk Euskadiri baino ez diogu begiratzen, euskal gizarteak eskatzen eta behar duenari, baina haiek beren nagusiek esaten dutena egin behar dute. Hori ere erabakiko da apirilaren 28an: Euskadin esaten dena edo Madriletik esaten dena. Guk Euskadiko hiritarrei baino ez diegu entzuten”. Hori izan da Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Murgian batutako alderdizale eta alderdikideei luzatu dien mezua. EAJ-PNVk gaur egin du Lur Jareetan udal eta foru hauteskundeetan aurkeztuko dituen hautagaitzak aurkezteko ekitaldia. Ekitaldi honetan batu dira José Antonio Suso Araba Buru Batzarreko presidentea, Ramiro González Arabako foru ahaldun nagusi eta berrautaketarako hautagai jeltzalea eta Pilar García de Salazar Arabako foru ahaldun nagusiorde eta Lur Jareetako zerrendaburua Arabako Batzar Nagusietarako.

Ortuzarren esanetan, Espainiako alderdiek ez dute oso gustuko EAJ-PNV agertzea Madrilen Euskadiren interesen defendatzaile nagusi gisa. Eta ulertzen du hori gustuko ez izatea… errealitatea delako. Errealitate horren aurrean “hori baino ezin dute egin, ez dutelako argudiorik esaten ari garena ezeztatzeko”. Buru jeltzaleak baieztapen hau egintzekin abalatu du. “Podemosek terminoa erabiltzen du eta ‘EAJren Agenda’rekin alderatzen du; PPk esaten du Euskal Agenda Rajoyren Gobernuaren lorpenak direla; eta Idoia Mendiak esaten du Sánchez etorri arte ez dela Euskal Agenda garatu. Orain denek hitz egiten dute Euskal Agendaz, baina Euskal Agenda terminoa eta, garrantzitsuagoa dena, gauzatzea EAJk eragina izan da. Gu gara sortu, bultzatu eta lortu dugunak”, aldarrikatu du, jarraian, kontzeptu horren jatorria azaltzeko, eta gogoratu du 2015eko Hauteskunde Orokorren atarian sortu zuela EAJk. “Gure indargunea zein zen aztertuta, ikusi genuen gauza guztien gainetik zegoela Madrilen euskal interesak defendatzea. Hala sortu genuen Euskal Agenda terminoa eta eduki bat eman genion. Euskal Agenda izango zen Kongresuan eta Senatuan gure taldeek planteatu eta asmoz eta egitez defendatuko zutena,gure botoak beharrezkoak baziren….. eta jakina izan direla. Lorpenak hor daude, zerrenda luze-luzea, lorpen guztiak gure eskuz idatzita. Hemen, Araban, Forondako 24 orduko zerbitzua, Abiadura Handiko Trena Gasteizen luz azpitik sartzea, Jundizen garapena, sail ureztatuak, AP1 eta AP68 autobideen transferentzia, Garoñaren itxiera, Goi Nerbioi inguruko saneamendua, Lapueblan (Trebiñun) irisgarritasuna hobetzea, Vitoria-Gasteizko bide-sarea hobetzea… Eta Euskadi osoarentzat lortutakoa ere badago, Ekonomia Ituna eta Kupoa, tarifa elektrikoaren beherapena edo pentsioen igoera”.

“Eta gustatu ez arren”, amaitu du Ortuzarrek, “Espainiako hauteskundeetatik irtengo den Gobernuaren mahai gainean Euskal Agenda jartzen jarraituko dugu, gure Herriak egiten dituen aldarrikapen guztiekin: autogobernu handiagoa eta Estatutuaren betepen osoa, inbertsioak garraioetan eta hidrografikoetan, Abiadura Handiko Trenaren lanak amaitzea, Bruselan gure lehen sektorea aldeztea, Araban hain garrantzitsua dena… Hori dena eta gehiago dago jokoan hurrengo legealdian. Eta nahi badugu, borrokatu beharra dago. Madrilen erabakigarri izan ahal izatea lortu behar dugu. EAJ Madrilen eraginkorra baldin bada, Euskadi bide onetik doa. EAJ-ren eraginak ondorio zehatzak dakartza gure Herrialdearentzat, Arabaren eta Euskadi osoaren garapenerako”.

Ekitaldia ireki du José Antonio Susok amaitzear dagoen legealdian Arabako udaletan eta Arabako Batzar Nagusietan egon diren lantaldeek eginiko lana eskertzeko. Halaber, ABBko presidenteak nabarmendu du hautagai guztiek berenganatu duten konpromisoa, euskal hiritargoaren zerbitzura lan egiteko daukaten borondatea azpimarratuz. “Konfiantza, erantzukizuna eta sinesgarritasuna eskaintzen ditugu EAJk gauzak egiteko daukan erarekin, Ibilbide bat egin dugu. Esperientzia daukagu. Kalean gaude eta Arabako herrien beharrak hurbiletik ezagutzen ditugu, herriz herri hain anitza den lurraldean. Gure lana dira arabar hiritarren ardurak”, esan du Susok.

Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzálezek bere hitzaldia hasteko aldarrikatu du Batzar Nagusietako Hauteskunde Legea aldatu beharko litzatekeela. “Lur Jareetarako hautagaitzak ezagutarazteko azken aurkezpen ekitaldia izan beharko litzateke. Lau urte barru Kuadrilla beste barruti egon beharko lirateke. Hori da gure herriek eskatu digutena, esaten dutena entzun diezaiegula”, azaldu du . Berrautaketarako hautagai jeltzaleak era berean azpimarratu ditu Arabak lau urte hauetan egindako elkarlananari esker lortutako hobekuntzak, “bidea eginez, EAJren estiloarekin”. Puntu honetan, Gonzalezek esan du oraindik “asko dagoela egiteko” eta balioetsi ditu EAJ-PNVk lan hori egiteko aurkeztu dituen hautagaitzak “Araba inor baino hobeto ezagutzen dute eta pasioa sentitzen dute beren Herrialdeagatik”. Amaitzeko, ahaldun nagusiak oposiziokoei txarretsi die beren jarrera, EH Bilduri eta Partido Popularrari, “ beren interes partikularra interes orokorraren gainetik jartzen dutelako eta aurrera egitearen kontra agertzen direlako”. “Batzuentzat Araba da Madrilera joateko urrats bat eta Ekonomia Ituna eta Aldundia suntsitu nahi duten taldeekin joateko irrikan daude”, kritikatu du Partido Popularra gogoan. EH Bilduri, Gonzalezek deitoratu dio “denaren kontra jarraitzea, ezer proposatu gabe, beti bezala, duela berrogei urte bezala”.

Ekitaldian ere hitz egin du Pilar García de Salazar ahaldun nagusiorde eta Lur Jareetako EAJ-PNVren hautagaiak. Aldundiak eginiko proiektuez hitz egin du, horiei esker lortu delako “gure Lurraldea martxan egotea. Gure konpromisoak egintza bihurtu dira. Gure hitza bete dugu”, baieztatu du.

Next Euskadi
Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU