Prentsa Aretoa
2019/05/09
Ramiro Gonzalezek 370 ekimen aurkezten ditu Araba berritzaile, abangoardiakoa eta bizi-kalitatean liderra izatea lortzeko
Ramiro Gonzalezek, Arabako diputatu nagusiak eta berrautatua izateko EAJ-PNVren hautagaiak, M26rako bere hauteskunde-programa aurkeztu du gaur goizean. Programak 5 printzipio, 7 helburu, 50 konpromiso eta 370 ekintza zehatz biltzen ditu
5 printzipio, 7 helburu, 50 konpromiso eta, guztira, 370 ekimen. Horrelakoa da maiatzaren 26ko hauteskundeetarako Eusko Alderdi Jeltzaleak prestatu duen programa biribila, zeina, gaur goizean aurkeztu baitu Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusi eta berrautaketarako hautagaiak. Bere hitzak erabiliz “Araba berritzaile eta abangoardiakoa, baita pertsonekin eta euren bizi-kalitatearekin konprometitua” lortu nahi duen programa bat.
Hautagai jeltzaleak gogora ekarri du bere talde politikoak lortu nahi duela “lurralde erakargarri eta buruzagitzadun bat, lurralde bizi, arduratsu, konektatu eta baliabidedun bat. Pertsonekin konprometituta dagoen lurralde bat, inklusiboa eta integratzailea…lurralde iraunkor, karbono-maila txikiko eta eraginkor bat”. Horiexek dira EAJ-PNVren programaren 7 helburuak,zeintzuk bultzatuko baititu azken 4 urteotan zehar Arabak abiada berreskuratzea ahalbidetu duten gako berberak erabiliz: elkarrizketa, akordioa, moderazioa eta kudeaketa ona.
Araba berritzailea
Ramiro Gonzalezek nabarmendu du berrikuntza zeharkakoa dela Arabako diputatu nagusi bezala berrautatua izateko aurkezten duen programan. Berrikuntza industrian eta prestakuntzan, baina baita nekazaritzan, gizarte-arloan eta landa-eremuan ere.
Hauteskunde-programan bildutako zenbait adibide aipatu ditu, hala nola, hornitzaile-polo/parkeak sortzea Arabako enpresa handien inguruetan edo zenbait multinazionaletako I+G unitateak erakartzea.
Halaber, EAJ-PNVren hautagaiak aipatu du desgaitasun- eta mendekotasun-arloko Berrikuntza Teknologikorako Zentro berria, zeina adinekoentzat eta mendekotasuna dutenentzat autonomia-formula berriak bilatzen arituko baita teknologia-zentroekin elkarlanean.
Era berean, berrikuntzaz mintzatu da genero-berdintasunari dagokionez, baita, herri biziagoak lortzeko, landa-eremuari dagokionez ere.
Abangoardiako Araba
“Araba Europan lurralde lider bat izatea nahi dugu. Arabak badauka potentziala abangoardia izateko, alor ugaritan lehen mailako erreferente izateko. EAJtik harro esaten dugu eta geure proposamenen lehen lerroan kokatu dugu: Arabak asmoa izan behar du, gure mugen barruan zein kanpoan, lurralde lider, aitortu eta baloratu bat izateko”. Modu horretan azpimarratu du Ramiro Gonzalezek helburu horren garrantzia bere hauteskunde-programaren 370 ekimenen artean.
Horren harira, gobernantza-eredu berri bat defendatu du, gardena, eraginkorra eta hurbila, “sektore publikorako eredugarri” izan nahi duena. Talentua ere funtsezkoa da Araba lidergo-posizioetara altxatzeko. Hori dela-eta, lurraldera berrikuntza eta talentua erakartzea xede duten proiektuak bultzatzeko zenbait neurriren berri eman du.
Aurrekoez gain, Arabako ekonomia-ehuna nazioartekotzea ere aukera-elementu gisa agertzen da EAJren programaren barruan. Horrela, hautagai jeltzaleak nabarmendu du trenbide-autobidea eta salgaien terminal multimodala bultzatzeko beharra, penintsularen erdialderantz eta mendebalderantz luzatuko den korridore baten bitartez. Ildo berean, Gonzalezek trenbide-konexio labur berri bat proposatu du Bilboko portuarekin bat egiteko, Subilla eta Nanklares Bilbo-Miranda eta Gasteiz-Miranda lineekin trenbide bitartez lotuz.
Foronda bultzatzeak eta kultura-, turismo- zein nekazaritza-arloetan gauzatzekoak diren berrikuntzek ere, beste batzuekin batera, osatzen dute lurraldea abangoardia-posizioetan kokatzea helburu duen programaren ardatza.
Konpromisoa bizi-kalitatearekin
“Ekimen batek ere ez luke zentzurik edukiko pertsonekin eta euren bizi-kalitatearekin konprometituko ez balitz” hausnartu du Ramiro Gonzalezek, zeinak argi adierazi baitu bere hauteskunde-programa “Araban bizi diren pertsonak oinarri eta xede hartuta diseinatu dela. Guztientzat: ekintzaileentzat, herrietan bizi direnentzat, gizarte-zerbitzuak behar dituztenentzat, familientzat…. Araba inklusibo bat nahi dugu, non bizi-kalitatea unibertsala izango den. Horixe da gure helburu behinena eta gure programaren hirugarren ardatza” laburbildu du.
Horrela, neurri berriak aipatu ditu adinekoentzat eta mendekotasuna duten pertsonentzat sortzen diren zerbitzu-eskaera berriak hobeto eta bizkortasun handiagoz erantzuteko. Hiri-eremuaren eta landa-eremuaren arteko arrakala murrizteko plan zehatzak abiarazteko duen asmoa nabarmendu du, hala nola, etxebizitzak birgaitzeko edo eskualde-errepideak eraberritzeko programak.
Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna ere ezinbesteko lehentasuna da pertsonen bizi-kalitaterako: “Benetako berdintasuna lortzeko beharrezko eraldaketa soziala azpimarratuko dugu”. Testuinguru horretan, genero-indarkeria jasandako biktimak artatzeko neurri gehiago ere iragarri ditu, besteak beste, iraupen ertaineko egonaldietarako arreta-zentro berri bat sortzea.
Ingurumena zaintzea ere bizi-kalitatea da eta datozen lau urtera begira EAJk egiteko asmoa duen lanaren beste gakoetako bat. Hala ere, EAJk azpimarratu du bere konpromiso garrantzitsuenetako bat: 10.000 enplegu berri sortzea.
“Hauxe da etorkizunerako nahi dugun Araba: bere potentzialetan uste sendoa duen lurralde bat eta lehiakortasunean, berrikuntzan liderra izateko asmoa duena, bere potentzialitateetatik, indarguneetatik eta gaitasunetatik ahalik eta etekin handiena ateratzen dakiena…baina, aldi berean, - nabarmendu du – bizi-kalitatean lider den lurralde bat”.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09