Prentsa Aretoa
2019/05/23
Gorka Urtaranek, poligonoak Forondarekin eta Abiadura Handiarekin konektatzeko konpromisoa hartu du, 4.0 industriarekin zerikusia duen inbertsioa erakartze aldera
Automobilgintzaren industria ardatz bat eta heziketa esparruko eragileekin lankidetza handiago bat, EAJ-PNVren proposamen ekonomikoen artean gailentzen dira
Industria eta logistika 4.0 - Vitoria-Gasteiz
PROPUESTAS - 2019/05/23
Vitoria-Gasteizen etorkizunak industriari so egin behar dio eta industria sarea, muturreko arlo berritzaileen modernizazio eta espezializazio gaitasunaren eskuetan dago. Ideia honetan oinarriturik, Gorka Urtaranek gaur goizean zera proposatu du: ideia nagusi bat duten industria eta 4.0 logistikaren esparruko neurri sorta bat: konektibitatearen areagotzea. Poligonoak, garraioaren azpiegitura handiekin lotzeak, espezializatutako industria ardatzak sortzea- Parke Teknologikoa protagonista Nagusia delarik- industria hezkuntza sistemarekin konektatzea eta banda zabalaren erabateko zabaltzea, Vitoria-Gasteizko alkate berriz izateko EAJ-PNVren hautagaiak proposatzen duen sortan nabarmenak dira.
“Gure BPGren heren bat industriari dagokio eta enpleguen %27 sektore honetakoa da, kanpora saltzeko gure gaitasunaren oinarria dena. Gure industria babestu eta sustatzea gasteiztar agendaren oinarrizko zati bat da. Industria eta logistika hiriburu gisa handitzen jarraituko duen Vitoria-Gasteizen alde egiten dugu; bere enpresa sarearen modernizazio prozesuan aurrera egiten duena; muturreko industria berritzaile bat duten hirien taldeko buru dena; hori baita etorkizunean gure bizi kalitatea bermatzeko modurik egokiena”, adierazi du Gorka Urtaranek.
Automobilgintza funtsezkoa izan zen Gasteizen garapen ekonomikoan. Eta EAJ-PNVk sektore honen pisua areagotu nahi du, horretarako automobilgintzaren industria ardatz bat eratuz. Ardatz horrek, esparruko honetako eta logistikaren enpresei lotuta egongo da eta Jundiz eta Ali-Gobeoko poligonoek, CTVek, merkantzien intermodal berriak eta Forondako aireportuak sortuko dutena. Heziketa ere ardatz honen zati bat izango da, industria ingeniaritza eskolaren presentziarekin.
Industria eta hezkuntza sistemaren arteko konexioa ez da bertan geratuko. Lan Heziketa eta Unibertsitatearen eskutik, heziketa duala indartuko da, baita gradu eta espezializazio graduondoak ere. Eragile ekonomiko eta heziketa esparruko eragileen arteko lotura estrategiko honetan balio handiko pieza bat, Berrikuntza eta Enpleguaren Zentroa izango da, alkateak Zabalgana-Salburua ekoboulevard-ean kokatzea planteatzen duena. Zentro honekin, nazioartean, hiri- iraunkor berritzaileen esparruan erreferente bihurtu nahi da Vitoria-Gasteiz.
Konektibitatea ere funtsezkoa izango da, industrialdeen kudeaketa-politikan. Alde batetik, Vitoria-Gasteizko industria zoru osoan Banda Zabalaren Zabalkunde Plana orokortuz. Bestetik, Gamarrako industrialdea erdigunea izanda, iparraldeko poligonoekin ardatz bat osotuz, Parke Teknologikoan hasi eta Jundiz eta bertako plataforma multimodalera arte.
Industria garapena eta 4.0 logistika nahi eta nahi ez talentuari doaz lotuta. Ildo honetan, EAJ-PNVk, profesionalak eta kualifikazio altuko ekintzaileak erakarri eta atxikitzeko ekimenen bitartez, robotika, bioekonomia, ikus-entzuneko sektorea edo ekonomia zirkularra bezalako gailentzen ari diren industria espezializatuak babestea proposatzen du. Talentuarekin erlazionatutako zentro gisa Krea eraikinaren espezializazioa eta gazteentzako gelak bilatzeko soluzio berrien bilaketa, talentuan oinarritutako estrategiaren atala bat dira.
Azkenik, Industria Babesteko II Plana martxan jartzeak, industria zoruen berraktibatzeak eta industrialdeetako mugikortasuna hobetzeak, industria garapen eta logistikaren alorrean EAJ-PNVren jarduketa sorta osatzen dute.
“Azken lau urteetan, milaka lanpostu sortu dira Vitoria-Gasteizen, eta horietako asko industria sektorean. Lehen aldiz denbora luzean, industrialdeetan inbertitu da, modernizaziorako bidea irekiz. Heziketa zentro eta enpresekin zubiak eraiki ditugu, lan merkatuak eskatzen dizkigun kualifikatutako pertsonez asebetetzeko. Gainontzeko instituzioekin lanean aritu gara enplegu plan berriak martxan jartzeko. Industria, inbertsioa, nazioartekotzea eta berrikuntza, hauxe da Euzko Alderdi Jeltzalearen eredua. Denbora tarte berean, beste alderdi batzuek planteatu digutena enpresei zergak igotzean oinarritu da, etsaiak balira. Bi eredu hauen artean erabaki beharra dago datorren igandean”, bukatu du Alkateak.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09