Prentsa Aretoa
2019/07/04
Ramiro Gonzálezek “Araba erreferente eta abangoardian kokatzeko denbora berri bat irekitzen dituen berealdiko proiektuen” berri eman du eta lidergoa, elkarlana eta egonkortasuna promestu ditu
Hautaketarako Osoko Bilkuran, Diputatu Nagusi izateko hautagaiak, Ramiro Gonzálezek hurrengo legealdirako lehentasunak aurkeztu ditu
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Arabako Diputatu Nagusi berriro izateko EAJ-PNV-ko hautagaiak, Ramiro Gonzálezek, hurrengo legealdirako konpromisoak aurkeztu ditu gaur goizean hautaketarako Osoko Bilkuran. Lau urte hauetan “Araba erreferente eta abangoardian kokatzeko denbora berri bat irekitzen dituen berealdiko proiektuak”, aurkeztu ditu. “Lidergoaz, elkarlanaz eta egonkortasunaz” egingo dituela esan du gainera.
Bere inbestidura diskurtsoan, jeltzale buruak eta Arabako Diputatu Nagusi berriro izateko hautagaiak gizartearen gehiengoak hautestontzietan eman dion babesak ematen dion konfiantzarekin aurkeztu du bere burua. “Eusko Alderdi Jeltzalea lurraldeko alderdi politiko nagusia izan da, besteengandik distantzia handira. Legealdi berri bati aurre egiteko prest nago, duela lau urte nituen ilusio eta espiritu berarekin, baina babes handiagoarekin”. Era berean, “akordio zabalagoak” bilatzeko konpromisoa erakutsi du datozen lau urteetan lurraldeak dituen erronka nagusietan: “Hasiera batetik elkarrizketarako eta akordiorako prest nagoela erakutsi nahi diet alderdi politiko guztiei, salbuespenik gabe”.
Maiz erabili du berrikuntza hitza, foru politiketan zeharkako ardatz izango dela erakutsiz ”Berrikuntza bultzatuko dugu industria, baina baita gizarte arloko ekimenetan eta lurraldearekin zerikusia dutenetan”, esan du adibide hauek jarriz.
Testuinguru honetan datozen lau urteetan izango dituen lan ardatz nagusiak aipatu ditu; garapen ekonomikoa eta enplegua; politika sozialen bidez kohesio soziala bermatzen duen giza garapena, bereziki zahartzean atentzioa jarriz; eta herri aktibo eta biziak lortzea, zerbitzu berdintasunarekin eta ekonomia dibertsifikazioarekin hiriaren eta landaren arteko zuloa itxiz.
Garapen ekonomikoa eta enplegua
“Arabak abangoardian egoteko eta arlo askotan lehen mailako erreferente izateko ahalmena du”, irmo azpimarratu du hau Ramiro Gonzálezek hautaketarako Osoko Bilkuran, garapena eta hazkunde ekonomiko jasangarria sendotzeko eta kalitatezko enplegua bultzatzeko proiektu berriak jakinarazten zituen bitartean.
Horrela, EAJ-PNV-ko hautagaiak Industria 4.0 teknologietan Fabrikazio Aurreratu Zentro bat sortzera konprometitu da, Arabako enpresen beharrei erantzuna emateko eta hauen lehiakortasuna sendotzeko. Era berean, Forondako Aireportua sustatzeko diru kopuru handiago bat iragarri du, “hegaldi gehiago eta helbide gehiago” lortzeko ideiarekin.
Politika fiskalari dagokionez, Ramiro Gonzálezek oposizioak onartu zituen zerga neurriak ezereztuko dituela aurreratu du. Aldi berean hurrengo errenta aitorpenean dedukzioak galduko zituzten 30.000 pertsona nagusiei lasaitasun mezua bidali nahi izan die.
Politika sozialak eta bizi kalitatea
“Politika sozialen bidez kohesio soziala bermatzen duen giza garapen bat lortzea, bereziki zahartzean atentzioa jarriz”, da hautagaiak aurreratu dituen beste ardatzetako bat.
Ramiro Gonzálezek aurkeztu dituen neurrien artean Ezgaitasunean Berrikuntza Zentro baten sorrera da deigarriena, aste honetan hasi den ZainduzAraba programaren garapenarekin batera. Programa honek laguntza, formazioa eta arnasaldia emango die pertsona zaintzaile ez profesionalei.
Erresidentzia plaza berriak sortzera ere konprometitu da, hitzarmenduei lehentasuna emanez, pertsona helduentzako, adimen ezgaitasuna eta ezgaitasun fisikoa dutenentzako, babesik gabeko adingabeentzako oinarrizko zentroak berrantolatzen diren bitartean.
Diputatu Nagusi berriro izateko EAJ-PNV-ko hautagaiak giza barneratzerako sektore arteko plan baten lantzea iragarri du eta honek pobrezia eta giza baztertze egoerak barneratuko ditu. Era berean, genero indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza emateko egitura berriak izango ditu, hauen artean egonaldi erdiko eta egonaldi luzerako atentzio zentro berri bat.
Herri biziak eta erakargarriak
2019-2023 legealdirako Ramiro Gonzálezen hirugarren ardatz nagusia “lurralde bizi bat, zerbitzu berdintasunarekin, ekonomia dibertsifikaziorekin eta herri aktibo eta biziekin” bultzatzea izango da.
Arlo honetan, EAJ-PNV-ko hautagaiak proposamen berriak ezagutzera eman ditu. Adibidez, 1.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko plan bat, Europar Batasunak herri behartsuak deitzen dituen herriei zerga tratamendu zehatza bat, mendi zonaldean eta despopulazioa arriskuan daudenei oro har.
“Hiriaren eta landaren arteko zuloa ixteko helburuarekin”, Obra eta Zerbitzu Foru Plana, Obra Txikiak eta Auzolanak edo FOFEL bezalako Arau garrantzitsuak gaurkotzeko konpromisoa ere erakutsi du.
Gonzálezek defendatu dituen ideietan zehar, pertsona nagusientzako etxebizitza adimendunak bultzatzeko programa bat ere aurkitu daiteke.
Kultura eta kirolaren aldeko apustua ere erakutsi du Ramiro Gonzálezek. Zentzu honetan auditorio berri bat sortzeko proiektuari buruz hitz egin du: “Arabak merezi dituen emanaldiak jasotzeko baldintzak dituen azpiegitura bat nahi dugu. Arabarrok ezin dugu gehiago itxaron”, azpimarratu du.
Helburu berdinarekin, Printzipal Antzokiaren berrikuntza ezagutzera eman du, XXI. Mendera eguneratuz. “Kulturak, ilusioa, harrotasuna eta pertenentzia sortzen ditu lurraldean”, gogoratu du Gonzálezek. Aldi berean Mendizorrotzako estadioaren berraldatzea beharrezkoa dela gogoratu du: “Vitoria-Gasteiz eta Araba kirol profesional eta aisialdi erakargune bezala bihurtzeko estrategian ezinbestekoa da”.
Eta bukatzeko, hautagaiak eskua luzatu die oposizioan daude alderdi politikoei: “Foru Gobernu honetan akordiorako prestutasuna aurkituko duzue, ziur izan”.
“Erronka handiak ditugu aurrean eta helburu komun bat, arabarren bizi kalitatea hobetzea. Araba inbertsiorako lurralde ezin hobea da, bizitzeko eta gozatzeko ere. Amets egi bihurtzeko ordua da. Lan egitera jarri gaitezen gaurtik aurrera hori lortzeko”, amaitu du Ramiro Gonzálezek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
Europako Legebiltzarra
2024/05/22