Prentsa Aretoa

2020/01/13

Euzkadi Buru Batzarrak Iñigo Urkullu proposatuko du Lehendakarigai eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentegai

Biek onartu dute Exekutiba jeltzalearen proposamena. Asteazkenean abiaraziko da Euskadiko 2020ko Hauteskundeetarako EAJ-PNVk aurkeztuko dituen zerrendak egiteko barne hauteskunde prozesua

rss Ezagutzera eman
Euzkadi Buru Batzarrak Iñigo Urkullu proposatuko du Lehendakarigai eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentegai

ARGAZKIA JAITSI

Euzkadi Buru Batzarrak Iñigo Urkullu Renteria proposatuko du Lehendakarigai, 2020an zehar Eusko Legebiltzarrerako egingo diren hauteskundeei begira. Hala jakinarazi dio Exekutiba jeltzaleak Urkulluri EBBk gaur arratsaldean Sabin Etxean egin duen bileran, Lehendakaria bertan izan dela. EAJ-PNVko burukideek erabaki hau hartu dute Urkulluri entzun ondoren eta honek ere onartu egin du Exekutibak alderdikideei proposatuko dien hautagaitzan joatea. Eusko Legebiltzarrerako hautagaiak aukeratzeko prozesua asteazkenean hasiko da, urtarrilak 15, Uri Erakundeei dagokien jakinarazpena egitearekin batera. EBBk gaur ere adostu du alderdikide jeltzaleei Bakartxo Tejeria Otermin andrea Eusko Legebiltzarreko presidentegai gisa proposatzea. Tejeriak ere onartu du EAJ-PNVren Aberrei exekutibak egin dion proposamena.

Prozesu honen lehen hautespen aldia Uri Erakundeetan egingo da urtarrilaren 15etik 19ra bitartean. Alderdikide jeltzale bakoitzak Urkulluren hautagaitza onetsi ahal izango du edo beste lehendakarigai bat proposatu. Bigarren itzulia otsailaren 10etik 25era bitartean egingo da. Herrialde Batzarrak otsailaren 26tik 29ra bitartean egingo dira. Hautagaien behin betiko aldarrikapena martxoaren 7an egingo den Aberri Batzarrean egingo da. Egun horretan ezagutuko da eta ofiziala izango da 75 pertsonek osatutako behin betiko zerrenda (25 hautagai Herrialde Historiko bakoitzeko) eta zerrenda hori izango da EAJ-PNVk Euskadiko Hauteskundeetara eramango duena. Hauteskundeetarako data Urkulluk berak ezarri beharko du.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU