Prentsa Aretoa
2020/01/17
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Arabako Errioxako eta Arabako erdialdeko lurralde plan partzialak berraztertuko dituzte elkarlanean
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena izenpetu dute, Arabako Errioxako eta Arabako erdialdeko lurralde plan partzialak berraztertzeko. Bi erakundeek konpromisoa hartu dute 600.000 euro inbertitzeko, erdibana finantzatuta, plan horiek eguneratzeko.

Lurralde plan partzialak plangintza tresnak dira eta lurraldea antolatzeko balio dute, hirigintza planetarako baldintzak zehazten dituztelako, irizpide geografiko, ekonomiko eta sozialak kontuan hartuta
Arabako Errioxako lurralde plan partziala eguneratuz, ardogintza sektorearen behar berriei erantzungo diete eta inguruaren berezitasunak eta ezaugarri tradizionalak iraunarazten dituzten upategiak eraikitzea errazagoa izango da
Arabako erdialdeko lurralde plan partzialak uztartu nahi ditu lautadak eraldaketa ekonomikoan eta komunikazioan duen garrantzia eta mendialdeko eta haranetako herriek dituzten landa bereizgarriak eta ingurumen balioak
iturria - fuente arabapress.eus
Nabarmenak...
EBB
2022/12/19
Eusko Jaurlaritza
2022/12/15
Eusko Legebiltzarra
2022/12/15
Senatua
2022/12/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2021/09/26
EBB
2021/11/27
EBB
2022/05/07
EBB
2021/11/28
EBB
2021/11/27