Prentsa Aretoa
2020/01/30
Suso: “Gaurko greba orokorretik biharko geratuko den gauza bakarra izango da jarduera ekonomikorik eman ez dela”
Araba Buru Batzarreko presidenteak uste du gaurkoa dela “hauteskunde urtean” eginiko protesta “politikoa”, eta ez duela zerikusirik “Euskaditik kudeatzen diren eskuduntzekin”
Jose Antonio Suso Araba Buru Batzarreko buruak aditzera eman duenez “gaurko greba orokorretik biharko geratuko den gauza bakarra izango da gaur jarduera ekonomikorik eman ez dela”. Gaur goizean Onda Vascari eskaini dion elkarrizketan, Susok baieztatu du gaurko protestaren xedea dela “hauteskunde urtean giroa prestatzen joatea. Duela lau hilabete deitu zen greba politikoa da, eta ez dauka zerikusirik Euskaditik kudeatzen diren eskuduntzekin. Sindikatuak pultsua bota nahian dabiltza eta indarra erakutsi nahi dute”.
Susok greba egiteko eskubidea eta lan egiteko eskubidea parekatu ditu, gaur goizean eta azken egunotan kalte material eta pertsonalak eragin dituzten ekintzak egin direla gogoratu ondoren. Era berean, Arabako jeltzaleen buruak zera adierazi nahi izan du “dagokion lekuan lan egiten ari dira sindikatuek mahai gainean jarri dituzten gai horiek guztiak hobetzeko, besteak beste Lanbide arteko Gutxieneko Soldata igotzea edo azken lan erreformaren edukia aldarazteko konpromisoa hartzea bultzatzea xede, baita pentsioen ereduari bultzada berri bat emateko, orain geldiarazita dauden elkarrizketei berriz heltzeko”.
EAJ-PNVk Araban bizi duen egoeraz eta 2020an egingo diren hauteskundeei begira dauden aurreikuspenez galdetuta, Suso baikor agertu da. “Aurreko hauteskunde autonomikoetan EAJk Arabako botoen %28 a gainditu zuen eta alderdirik bozkatuena izan zen. Hurrengo geratu zen Partido Popularrak hiru legebiltzarkide gutxiago lortu zituen. Hobetzeko lanarekin jarraitzeko dugu”, azpimarratu du Susok.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09