Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2020/01/29

Martxan dago BATen mugikorreko aplikazio berria

Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren parte-hartzea duen Arabako Mugikortasun Agintaritzak (AMA) gaur goizean aurkeztu du gailu mugikorretarako BAT NFC aplikazio berria. Horren bidez, BAT txartelarekin lotutako kontsultak egin ahal izango dira, baita txartela birkargatu ere.

rss Ezagutzera eman
Martxan dago BATen mugikorreko aplikazio berria

ARGAZKIA JAITSI

AMAko presidentea den Amaia Barredok egin du aplikazioaren jendaurreko aurkezpena, eta, bere hitzetan, “aurrerapen honekin, erantzuna ematen zaio erakundeok azken aldian ikusi dugun behar bati. Horri esker, Arabako herritarrek ere aukera izango dute erosketak eta birkargak telefono mugikorraren bidez egiteko; hala, teknologia berrien bidez, are erraztasun handiagoa eman nahi dugu garraio publikoa erabiltzeko”.

Euskotrenek koordinatuko du aplikazioaren erabilera, BAT txartela kudeatzen duen erakundea den heinean, eta Antonio Aiz, Euskotrenekopresidenteak, 2019an aplikazioa martxan jartzeko egin diren lanak deskribatu ditu. Lan horien artean nabarmendu duenez, "Bat txartelaren zenbait erabiltzaile anonimoek proba pilotuan parte hartu dute, behar bezala funtzionatzeko eta hobetzeko ekarpenak eginez".

Aizen arabera, “edozeinek edozein gailu mugikorretatik kudeatu ahal izango du bere BAT txartela, modu seguru, intuitibo eta azkarrean; hala, saldoa behar denean birkargatu ahal izango da (urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan), eta mugimenduen historia ere ikusi ahal izango da norberaren profilean”.

Gasteizko autobus-geltokiaren sarreran egindako ekitaldi publikoan, AMA osatzen duten 3 erakundeak, Amaia Barredo Mugikortasuneko eta Espazio Publikoko zinegotziak, Javier Hurtado Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko foru diputatuak eta Antonio Aiz Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeak BAT txartelaren garapenean emandako mugarri berri hau balioan ipini dute

fuente - iturria: arabapress.eus

Next Euskadi
Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU