Prentsa Aretoa

2020/03/05

Lege Proiektuak aurkezteko orduan “ausardiaz” ekitea eskatu dio Espainiako Gobernuari Aitor Estebanek

“Los Desayunos de TVE” telebista saioan egin dioten elkarrizketan, bozeramaile jeltzaleak gogora ekarri du aldarazpen batzuk egiteke daudela, besteak beste Mozal Legearena, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio koronabirusaren inguruko mezu instituzionalak koordinatzea

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euskal Taldeko bozeramaileak, Espainiako gobernuari eskatu dio geldirik ez geratzea eta “ausardia” erakustea “gehiengo baten oniritzia” jasoko duten Lege proiektuak aurkezteko orduan, Mozal Legearen aldarazpenarekin gertatuko den bezala.

“Los Desayunos de TVE” telebista saioan, bozeramaile jeltzaleak baieztatu du Espainiako gobernua egonkorra izango dela Ganberako gehiengoa osatzen duten alderdien aldetik “elkarrekin egin ditzakegun gauzetan asmatzen badugu” . Estebanek erreklamatu du “lege proiektu egokiak aukeratzea” eta ausardia erakustea eta Aurrekontuetatik harago, “Parlamentuan aurkezten joatea”.

Estebanek era berean ekarri du gogora Segurantza Sozialaren erregimen ekonomikoaren transferentzia, 1979ko Gernikako Estatutuan jasota dagoena. “Hemen gakoa da Estatutu bat zertarako onartzen den”, esan du. Zergatik ote da ondoren onartu diren estatutuek Euskadiko testua kopiatu dutela (gai honen inguruan jasota dagoena), zentzurik ez badauka? Gobernu biren arteko hitzarmenaz hitz egiten da Segurantza Sozialaren erregimen ekonomikoaren kudeaketarako, guk auzitan jartzen ez ditugun printzipio batzuekin; solidariotasuna eta kutxaren batasuna, eta ez kutxa bakarra. Eta orain arte Gobernu guztiek uko egin diote eskuduntza horren edukia eztabaidatzeari, Auzitegi Konstituzionalak berak aitortzen duen arren. Egin behar dena da hitz egitea eta Segurantza Sozialaren erregimen ekonomikoaren kudeaketari edukia ematea. Ez dut ulertzen zergatik esaten den legea errespetatu eta bete behar dela, gai horretan bete beharrik ez badago”, kritikatu du.

Koronabirusaren garapenaz galdetuta, Estebanek aitortu du gaia “kezkagarria” dela, baina gaineratu duenez “ez da alarmak zabaltzeko unea, erakundeetatik hartu diren neurriak egokiak izan direlako”. Edozein kasutan eta Lan Ministerioak eman dituen jarduera ildoei buruz, Estebanek Espainiako gobernuari eskatu dio mezu instituzionalak “koordinatzea” eta mezu horiek zabaltzeko pertsona bakar bat aukeratzea.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU