Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2020/05/21

Gorospek Celaári: “Euskadin eta Nafarroan hezkuntza esparruan egingo duguna, han erabakiko dugu”

Euskal Taldeko diputatuak Hezkuntza ministroari ohartarazi dionez, EAJ-PNV "erne" dago Espainiako Gobernuak "pandemiak sortutako egoera neurrigabeko tutoretza egiteko aprobetxatu ez dezan, bere eskumen-eremua gaindituz"

rss Ezagutzera eman
Gorospek Celaári: “Euskadin eta Nafarroan hezkuntza esparruan egingo duguna, han erabakiko dugu”

ARGAZKIA JAITSI

Josune Gorospek, hezkuntza gaietarako Euskal Taldeko bozeramaileak, gaur aldarrikatu du Euskadiko eta Nafarroako hezkuntza sistemen “berezitasuna”, eta Isabel Celaá Hezkuntza Ministroari eskatu dio “guk zer egin behar dugun ez esatea, Euskadin eta Nafarroan egingo duguna han erabakiko dugulako”.

Diputatuen Kongresuan egin den Hezkuntza Batzordean, Gorospek EAJ-PNV “erne” dagoela esan du “COVID-19ak sortutako egoera aprobetxatuz eta gehiegizko tutoretza eginez, Ministerioaren aldetik eskumen-eremua gainditzeko" eman daitekeen saiakera antzemateko. "Jarrera onarekin bai, baina kritikatu egingo dugu era zentralizatuan planifikatzen dela antzematen dugunean, gai horretan eskumen esklusiboak baititugu”, esan du diputatu jeltzaleak.

Beste alde batetik, Gorospek nabarmendu du hezkuntza sistema pandemiaren testuingurura moldatzeko orduan osasun irizpideak lehenetsi behar direla. “Ikasleriaren eta irakasleen segurtasuna lehenetsi behar da edozein neurri hartu baino lehen”, esan du. Jarraian, Gorospek adierazi du Euskadik helburu horiek dituela ikasturte honen amaierari heltzeko orduan, lehentasuna emanez kolektibo ahuletan eta titulazioa aldatzeko zorian daudenetan aurrez aurreko eskolak berreskuratzeari. Hurrengo kurtsoaren hasieraren inguruan Gorospek nabarmendu duenez “pandemiaren denborek denbora normalaren kontzeptuaren besteko dimentsioa dute” eta eskudun diren erakundeei eskatu die behar besteko neurriak hartzeko eta “koordinazioa” eskatu du herritargoari “ziurtasun-sentsazioa” emateko.

Bozeramaile jeltzaleak Espainiako Gobernuak beken alorrean egin berri dituen proposamenak ere izan ditu hizpide. Ildo horretan, eta "beken euskal sistema Ministerioaren proposamenetik harago" doala azaldu ostean, Ministro andreari eskatu dio alde batera uzteko administrazioen arteko harremanen ezaugarri izan den judizializazioa, "Oztoporik gabe, gure sistema propioan aurrera egin ahal izateko".

Azkenik, Gorosperen hitzetan, hezkuntzaren digitalizazioan egindako aurrerapena "jauzi handia" izan da. "Oraina eta etorkizuna hor daude eta, ziur asko, pandemia honek ondorio positiboa izan du hezkuntzaren digitalizazio prozesurako bidean", gaineratu du.

 

Next Euskadi
Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU