Prentsa Aretoa
2020/09/25
Estefanía Beltrán de Heredia izango da Senatuko EAJ-PNV Talde Parlamentarioaren bozeramailea
Gaur goizean erregistratu da Goi Ganberan eta "elkarrizketarako eta alternatibak eskaintzeko prest" agertu da "egonkortasuna bilatze aldera”, “betiere euskal interesen ikuspegitik".
Estefania Beltran de Heredia izango da aurrerantzean EAJ-PNV Talde Parlamentarioaren bozeramailea, Jokin Bildarratzen ordez. Atzo Eusko Legebiltzarrak Gasteizko Ganbera ordezkatzeko hautatu ostean, gaur goizean bete ditu beharrezko izapideak eta, beraz, bera izango da EAJ-PNVren ordezkaria astearteko Bozeramaileen Batzordean. Horrez gain, Pilar Llop, Goi Ganberako presidentearekin, biltzeko aukera ere izan du.
Erronka berriaren aurrean "ilusioz beteta", Beltran de Heredia "elkarrizketarako eta alternatibak eskaintzeko prest" agertu da, "beti ere euskal interesen ikuspegitik". "Gidatzen gaituzten printzipioak dira: gure hezkuntza eredua, Osasuna edota azpiegiturak defendatzea".
Bozeramaile berriak azaldu duenez, duela aste batzuetatik bere lankide berriekin lan egiten ari da, legegintzaldi korapilatsuari aurre egiteko prest; bertan EAJren papera "berriz ere funtsezkoa izango da", aurreratu duenez. "Euskadiren ahotsa gara; gure eskumenetan esku-sartzerik egon ez dadin zainduko dugu, eta autogobernua eta Estatuko Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko aldebiko harremana defendatuko ditugu.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09