Prentsa Aretoa
2020/11/20
Zanbranako alkateak etika politikoaren muga guztiak gainditu ditu
EAJ-PNVko Araba Buru Batzarrak deskalifikatu du Aitor Abecia Jimenez de Aberasturi Zambranako alkateak sare sozialetan egindako lana. Etika politikoaren muga guztiak gainditzen dituela uste du.
Zanbranako alkatea sare sozialak erabiltzen ari da bere kudeaketarekin bat ez datozen pertsonak deskalifikatzeko.Bereziki, EAJ-PNV eta bere ordezkarien aurka egin du, tonu arranditsu eta zakarrarekin. Lekuz kanpo dagoen zerbait.
Araba Buru Batzarraren ustez, unea iritsi da Zanbranako alkateak horrelako jardueren erabilera publikoki deskalifikatzeko. Alderdien arteko kritika politikoaren erabilera ulergarria, logikoa eta justifikatua gainditzen dute.
Arabako EAJ-PNVren ustez, ez daude inola ere justifikatuta Zanbranako alkateak ordezkari instituzional jeltzaleak kalifikatzeko erabiltzen dituen irainak. Aitzitik, hurbilago daude irain eta kalumnia delituetatik, ekintza politikoa bera egitetik baino.
Horietatik azkena eta larriena izan da Lurralde Orekaren foru zuzendariari "sikario politikoa" deitzen dion txioa. Horren arrazoia da Arabako udalerri horretako ermita bat birgaitzeko lanak diruz laguntzeari Sailak uko egin diola.
Araba Buru Batzarrak bere babesa adierazi nahi dio ardura instituzionalak dituzten kargu publiko guztiek egiten duten lanari. Erakunde-arduradunak, Zanbranako alkatea bezala, indarrean dagoen araudia bete behar dutenak.
Ildo horretan, EAJ-PNVren Arabako lurralde-exekutibak uste du indarrean dagoen lege- eta arau-edukiarekin edo haren aplikazioarekin ados ez daudenek badituztela errekurtsoa aurkezteko beharrezko mekanismoak.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09