Prentsa Aretoa

2020/12/16

San Martineko adinekoentzako zentro soziokulturalak ateak ireki dizkie auzoko 3.600 adinekoei

San Martineko adinekoentzako zentro soziokulturala inauguratu dute, gaur goizean, Gorka Urtaran alkateak eta Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak. Beraiekin izan dira Maider Etxebarria eta Ana Oregi alkateordeak, Adinekoen Zerbitzuko arduradun José Antonio Jimeno eta udaleko taldeen eta auzoko adinekoen eta eragileen ordezkariak.

rss Ezagutzera eman
San Martineko adinekoentzako zentro soziokulturalak ateak ireki dizkie auzoko 3.600 adinekoei

ARGAZKIA JAITSI

San Martinekoa da 2015etik hona ateak irekitzen dituen lehen zentroa. Udal sareko hamaseigarren zentroa da, eta sareak 35.000 erabiltzaile ditu, hau da 60 urtetik gorako gasteiztarren ia erdiek erabiltzen dute.

Pandemiak baldintzatu egiten du San Martineko zentroaren irekiera, eta pixkanaka irekiko da. Orain podologia, ile-apaindegi eta informazio zerbitzuak gehituko zaizkie osasun-parkeari (urritik martxan) eta bakardadearen aurkako Piztu zure auzoa programari (azaroaren amaieran abiarazia).

Datorren astean hasiko dira lehen lantegi eta jarduerak –egun batekoak, bikoak edo hirukoak –, eta urtarrilaren erdialdean jantokia jarriko da martxan. Honek, egora normaletan, 40 leku izango ditu.

Inaugurazio-ekitaldian, alkatea pozik agertu da auzoko eskaera historiko bati erantzun zaiolako. Hirian zerbitzu mota guztiak eskaintzen dituen sarea hazi egin da zentro berri honekin, eta adinekoak hiriko biztanleen % 21a dira “Hamarkadetan zehar, adinekoentzako zentro soziokulturaletako zerbitzu-eskaintzak eboluzionatuz joan dira, eta elkartzeko eta entretenitzeko guneak izateaz gain, prestakuntzarako aukera anitz eskaintzen dituzte, eta eragile bikainak dira adineko askok pairatzen duten bakardadearen kontra borrokatzeko” adierazi du Gorka Urtaranek. Orobat azpimarratu du sareak pandemia hasi zenetik egiten duen lan garrantzitsua, batez ere etxeetatik irten gabe egon behar izan genuen asteetan.

Bestalde, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak zentroak egiten duen lan garrantzitsua nabarmendu du. “Sozializatzeaz gain, osasun fisikoa eta mentala hobetzen lagunduko dieten zerbitzu eta programak erabili ahalko dituzte adinekoek. San Martinek ongizatea eta bizi-kalitatea eskainiko die zahartze aktiboaren bitartez, honek mendekotasuna prebenitu, zahartze egokia bermatu eta bizitza gogobetetzen laguntzen baitu. Mendekotasuna prebenitzeko eta autonomia bultzatzeko biderik onena izango da, eta bi alderdi horiek lehentasunekoak dira udalarentzat eta horretan lanean dihardugu.

Udal sareko handiena

 San Marineko adinekoentzako zentro soziokulturalak hiru gune independente ditu eta 1.300 m2 azalera, guztira, eta horrenbestez, udal sareko handiena da.

Lehenengoak 68 m2 du, eta jarduera fisikoak egingo dira bertan. Bigarrena zabalena da, 740 m2, eta bertan egin da inaugurazioa. Zentroko programazio eta zerbitzuen zatirik handiena hartuko du: infoteka, hemeroteka, informazio zerbitzua, ile-apaindegi eta podologia zerbitzuak, baita kudeatzaile-talderako bulegoak ere.  Azkenik, hirugarren gunea 488 m2-koa da, eta bertan elkartze-aretoa, kafetegia, mediateka, hiri-laborategia eta jantokia daude, besteak beste.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU