Prentsa Aretoa

2021/02/02

Juan Carlos Medinak Euskadik bere nekazaritza- eta landa-garapeneko politika definitzeko Plan Estrategiko propioa egiteko duen gaitasuna aldarrikatu du

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari jakinarazi dio horrek "gure beharretara egokitutako eredua" bultzatuko lukeela, "produkzioaren, ingurumenaren eta gizartearen ikuspegitik".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • EAJ-PNV reivindica la capacidad de Euskadi para elaborar un Plan Estratégico propio para definir su política agraria y de desarrollo rural
    2021/02/02

    ARTXIBOA JAITSI

EAJ-PNV Talde Parlamentarioak Euskadik Euskal Autonomia Erkidegorako nekazaritza- eta landa-garapeneko politika definitzeko Plan Estrategiko propioa egiteko duen gaitasuna aldarrikatu du. Gobernuaren kontrolerako gaurko saioan, Juan Carlos Medinak Luis Planas ministroari esan dio horrek "Euskadiren beharretara egokitutako nekazaritza-eredu bat sustatzen" lagunduko lukeela, "produkzioaren, ingurumenaren eta gizartearen ikuspegitik", betiere EBren helburuen barruan eta Estatuaren Plan Estrategikoarekin lankidetzan.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari egindako galderan, Gobernuak 2021-2027 aldian Nekazaritzako Politika Komunaren  Nekazaritza Funtsak kudeatzeko jarraituko duen estrategiari buruz, Medinak uste du "hobeto betetzen direla eskualdeetako planak estatukoak baino", eta helburuetako bat "autonomia-erkidegoetako sektorearen aniztasunera egokitzea izan beharko litzatekeela". Hala, Kantauri kostaldeko erkidegoetan berezkoa duten nekazaritzako familia-ustiapen jasangarriaren eredua aitortzeko eskatu du, tamaina txiki edo ertainekoa eta izaera profesionalekoa. Halaber, errentarako laguntzen diseinuak dauden errealitate desberdinak isla ditzala eskatu du, bai eremu agronomikoan, bai sozioekonomikoan, ustiategien dimentsio ekonomikoen artean zein ekoizpen-orientabideen artean.

Era berean, Nekazaritzako Politika Komun berria ezarri arteko aldi iragankorrean, 2020an eta 2021ean, zuzeneko laguntzetarako eta landa-garapeneko politikarako behar adina finantza-funts bermatzeko eskatu du, eta funtsezkotzat jo du COVID-19ren ondorioz merkatuen krisiak gehien kaltetutako sektoreei laguntzeko ezohiko mekanismoak prestatzea, hala nola jatorri-deitura duten ardoak Euskadiren kasuan, bai eta sustapen-mekanismoak eta -ekintzak sustatzea ere, edo Arreta berezia jartzea abeltzaintza-sektoreetan, batez ere ardi- edo behi- okelari. Azkenik, landa-garapenerako Next Generation EU programako funtsen banaketan, Medinak eskatu du egungo programazio-aldian exekuzio-maila handia duten autonomia-erkidegoei lehentasuna ematea, hala nola Euskadiri, Estatuan rankingaren buru dena.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU