Prentsa Aretoa
2021/06/08
Lurralde arteko Kontseilua ez dezala Troiako zaldi zentralizatzaile bihurtu eskatu dio Gobernuari Estefanía Beltrán de Herediak
Organo horrek eskumen-esparrua errespetatu behar duela gogorarazi dio Osasun ministroari.
Estefania Beltran de Heredia EAJ-PNVk Senatuan duen bozeramaileak Osasun ministroari gogorarazi dionez, Lurralde arteko Osasun Kontseiluak eskumenen esparrua errespetatu behar du, eta hori egingo ez balu, "benetako Troiako zaldia" izango litzatekela ohartarazi dio, "gobernantza kidetasun faltsu batez jantzita, Estatuaren birzentralizazioa baino ez duelako nahi". Gaur arratsaldean, Gobernuaren kontrol saioan, senatari jeltzaleak Darias ministroari jakinarazi dio EAJ-PNV beti topatuko duela akordiorako eta lankidetzarako elkarrizketa gunean, baina "aurrean izango gaitu autogobernua ahultzeko edo eskumenen esparrua inbaditzeko edozein ahaleginen aurrean".
Beltran de Herediak kritikatu egin ditu Covid-19ren transmisioa kontrolatzeko neurrien inguruan Gobernuak hartutako irizpide ezberdin eta aldakorrak, baina azpimarratu duenez, "benetako eztabaida ez dago bere erabakiak betetzera behartzeko gaitasunean, baizik eta horien edukian". Izan ere, "eztabaida artifiziala" da Lurralde arteko Osasun Kontseiluak ezarritako neurrien derrigortasuna aztertzea.
Ministerioak berriro hausnartu izana, autokritika egitea eta hainbat autonomia-erkidegok neurri horiei erantzun ondoren egoera berbideratzen saiatzea pozik hartu duen arren, EAJ-PNVren bozeramaileak Osasun ministroa kritikatu du "gizarteari nahasmena, autonomia-erkidegoei mesfidantza eta sistema instituzionalari segurtasun juridikorik eza helaraztea zuon jarduera politikoaren seinale bihurtzen” ari zaretelako, horregatik eskatu dio berriz ere “itzultzeko elkarrizketa eta analisi partekatuaren bidera, bakoitzaren eskumenak erabat errespetatuz”.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09