Prentsa Aretoa
2021/09/14
Sánchezek iragarritako “koiunturazko” neurrien aurrean Beltrán de Herediak “egiturazko aldaketak” erreklamatu ditu, bai eta argindar merkatuaren erreforma integrala ere
Euskal Taldeak Espainiako gobernuko presidenteari adierazi dio etxebizitzetako eta industriako energiaren prezioaren igoerak eragin dion kezka
Espainiako Ministroen Kontseiluak energiaren kostea murrizteko neurriak iragarri dituen egun berean, Senatuko Euskal Taldeak Sánchez presidenteari erreklamatu dio “koiunturazko” neurriak erabakitzeaz gain, “oinarrizko eta egiturazko aldaketak” erabaki beharko dituela energiaren kostearen iraunkortasuna bermatzera begira.
EAJ-PNVko bozeramaileak ohartarazi du argindarraren prezioa “era kezkagarrian” igo dela eskariaren gorakadagatik eta gas-eskariak gora egin duelako eta lehengai horren eskasiagatik, bai eta esportazioarekiko mendekotasun handia dugulako eta energia tradizionaletatik energia-iturri berriztagarrietarako trantsizioa dela eta.
Estefanía Beltrán de Heredia kezkatuta agertu da horrek guztiak familien bizimoduan eta produkzio sektorean izango duen eraginagatik, eta presidenteari erreklamatu dio “Europako Batasunean presioa egin dezala” modu bateratuan gasaren erosketan esku hartzeko, biltegiratzeko ahalmena handitzeko eta isurketa-eskubideen kostuak aldi baterako arintzeko.
Bozeramaile jeltzaleak era berean adierazi du berebizikoa dela trantsizio ekologikoan gizarte osoa inplikatzea. Gobernu zentralari eskatu dio behar besteko mekanismoak abian jar ditzala trantsizio honek gizartearentzat eta sektore ekonomiko eta industrialerako dakartzan ondorioak arintzeko, fiskalitate alorretik neurriak jartzea proposatuz “CO2 isurketetan oinarritutako erreforma fiskala erabakiz, sektore guztiei pixkanaka aplikatutako salbuespenak eta konpentsazioen bidez”. Neurri horiekin batera, deskarbonizazioa konplexuena den sektoreetan beharrezkoak diren inbertsioak egin beharko liratekeela argitu du.
Ildo beretik, Euskal Taldeak nabarmendu du beharrezkoa dela energiaren eskaria “erdigunean” jartzea eta merkatu eredu berri baterako bidea hartzea, zeinak energiaren sorrera dezentralizatuko baitu "entrega fisikoa, mikro-sareak, autokontsumorako energia-komunitateak, agregatzaile independenteak eta sorkuntza partekatua duten pareen arteko kontratuak" proposatuz.
Beltrán de Herediak era berean eskatu du Europako Batasunak bultzatu duen ´Fit for 55´ ekintza paketearen arabera, gehiegizko sarrerak erabiltzea gizarteko talde ahulenen gizarte-eragina konpentsatzeko, adibidez, talde horien BEZaren zerga-tasa jaitsiz.
Amaitzeko, Euskal Taldeak eskatu du Sánchezen baieztapena aurten bertan argiaren prezioarekin 2018ko zifra baliokideekin ixtearena "ez dadila eslogan faltsu batean geratu" eta, funtsean, energiaren prezioen iraunkortasuna berma dezala.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09