Prentsa Aretoa
2021/10/19
Euskal Taldeak “justifikaezin” jotzen du Espainiako estatuaren eta Frantziaren arteko muga itxi izana, eta horren inguruko azalpenak eskatu dizkio Marlaska ministroari
EAJ-PNVk Berdintasun ministerioari eskatu dio genero-indarkeriaren aurkako estatu-itunaren funtsak banatzeko eredu baterantz jotzeko, ”prebentzioa, arreta, erantzuna, babesa eta erreparazioa” balioetsiko dituena
Barne Batzordeko bozeramaile Almudena Otaolak, gaur Senatuan egin den Kontrol Bilkuran, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroari azaldu dizkio langileen eguneroko joan-etorrietan Frantziako Gobernuak Espainiarekiko mugan erabakitako alde bakarreko itxierek sortzen dituzten eragozpenak. Otaolak azpimarratu duenez, Frantziak hartutako erabaki horrek eragina du familien jarduera sozioekonomikoetan, aisialdikoetan, kulturakoetan eta kirolekoetan, eta gaineratu du kasu horiek mugaren ondoko udalerrietan bizi diren biztanleen % 80 direla.
Jeltzaleak deitoratu duenez joan den martxoan Macron presidentearen eta Pedro Sánchezen artean egindako bileraren ondoren, ez da aurrerapausorik eman arazo hori konpontzeko, eta Frantziari txarretsi dio terrorismoaren aurkako borroka eta legez kanpoko immigrazioaren kontrola baliatu izana erabaki hori arrazoitzeko.
Senatari andreak gogora ekarri ditu ministroak berak esandakoak, talde horrek berak iaz mugako pasabideak ixteari buruz ahoz egindako galdera bati erantzunez. Galdera horri emaniko erantzunean onartzen zuen zirkulazio askea Europar Batasunaren identitate-printzipioa dela, eta Schengen espazioa osatzen duten herritar guztientzat egina dagoela. Horren aurrean, Otaolak Marlaskari eskatu dio azaltzea zein izan den Frantziako Gobernuak Espainiak urrats horiek irekitzeko egindako eskaeraren aurrean eman duen erantzuna.
Beste behin ere, Euskal Taldeak adierazi du kezkatuta dagoela erabaki horiek bi estaturen artean banatutako nazio baten parte diren auzotarrei eragiten dietelako, eta pentsatu du arrazoirik ez dagoela muga horiek ixteko.
Berdintasun Batzordeko bozeramaile Maria Dolores Etxanok egin duen bigarren ahozko galderan, Berdintasun ministroari eskatu dio irizpide zabalagoak ezar ditzala, genero-indarkeriaren aurkako estatu-itunaren funtsak erabiltzen dituen udal bakoitzak dituen prebentzio-neurriak baloratzeko.
Gaur egun, udalek genero-indarkeriaren arloko Estatu Ituna garatzeko aurrekontu-zuzkiduratik datozen funtsak jasotzen dituzte. Udal bakoitzak partida finko bat jasotzen du, bai eta ekarpen bat ere, biztanle-kopuruaren arabera. Dagoen soberakina Barne Ministerioaren VioGen Sisteman sartutako udalerrien artean banatzen da, edo ATENPRO telefono-zerbitzuan erabiltzaileak erregistratuta dituztenen artean. Etxanok uste du banaketa-irizpide horiek konplexuagoak izan beharko luketela, estatu-itunaren betetze-maila ezagututa, egindako jarduerak eta bideratutako baliabideak zehazten dituzten txostenen bidez. Era berean, bere iritziz, gehiago baloratu beharko lirateke prebentzio-, arreta-, erantzun-, babes- eta konponketa-helburua lortzen duten proiektuak, eta ez irizpide polizial hutsekoak.
Senatari andreak adierazi du zenbait zerbitzu (tokiko koordinazio-mahaiak, arreta-protokoloak edo maskulinitate berriak), biktimei erreparazioa emateko udal-proiektuak edo berdintasun-teknikariak kontratatzea irizpide egokiagoak izango liratekeela zuzkidura ekonomiko horiek banatzeko.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09