Prentsa Aretoa
2021/11/03
José Antonio Suso: “Vitoria-Gasteiz plaza zaila da akordioetarako, baina ahal dugun guztia egingo dugu aurrekontuak izan ditzagun”
José Antonio Suso Araba Buru Batzarreko presidenteak Urtaranen gobernu taldeak egin duen aurrekontu egitasmoa balioetsi du, bihar bertan, osteguna,aurkeztuko dela gogoan. “Proiektu espantsibo gisa planteatu da, bere bolumen ekonomikoa handitu du pandemia garaian jaso ezin ziren partidak jasotzeko”
Radio Vitoriari gaur goizean eskaini dion elkarrizketan, EAJ-PNVren Arabako presidentea baikor agertu da Vitoria-Gasteizko Udalean bideratu beharko den negoziaketari begira, “bat ere erraza” izango ez dela aitortuz “bereziki Gasteizen”. “Negoziatu egingo dugu eta oposizioko talde guztiekin hitz egingo dugu. Vitoria-Gasteiz plaza zaila da akordioetara iristeko, hala erakutsi digu azken urteotako historiak. Ahal dugun guztia egingo dugu aurrekontuak onartzeko, aurreko bi urteotan egin dugun bezala. Lehenik eta behin Elkarrekin Podemos taldearekin hitz egin behar dugu, beraiek izan direlako aurrekontua onartzeko behar genuen botoa eman digutenak, baina ez dut aurreikuspen faltsurik sortu nahi. Une honetan negoziaketa bat dago mahai gainean. Aurrekontuak aurkeztuko ditugu eta, hortik aurrera, ikusiko dugu zer aukera daukagun taldeek beren hobekuntzak jaso ditzaten eta babesa emateko aukerak planteatu ditzaten”.
Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuei dagokienez, exekutibo bietan gehiengo nagusia dutela gogoan, ABBko presidenteak baieztatu du hurrengo ekitaldirako kontuak prestatzeko orduan EAJ-PNVk gainerako indar politikoei egin dien eskaintza “zintzoa” dela. “Pandemia egoeratik ateratzen ari gara eta beharrezko dugu denok bultza egitea hazkundearen bidetik aurrera egin dezagun. Denon borondatea behar dugu, eta guk borondatea badugu”, nabarmendu du.
Gasteizen hiriko segurtasunaren inguruan arazoren bat ote dagoen galdetu diotenean, ABBko presidenteak erantzun du Gasteizen “estaldura ona” dagoela segurtasun alorrean. José Antonio Susok uste du azken egunotan gertatu direnak “noizean behingoak” direla “pandemia garaian ahaztuta genituen, desatseginak dira eta guztiz onartezinak. Ez da baliabide arazoa, baizik eta jarduera indibidualena. Pertsona bakoitzari ezin zaio atzetik polizia bat jarri”.
Arabako lurraldea zeharkatuko luketen goi-tentsioko eta ebakuazio elektrikoko bi lineei dagokienez, ABko presidenteak adierazi du berak nahiago lukeela beste alde batetik pasatuko balira, baina, beste aukerarik ez badago eta gure industriak funtziona dezan beharrezkoak badira, kalitate-estandar handienekin izan dadila,eta ingurumenari, paisaiari eta ekonomiari ahalik eta eragin txikiena eginez. Lerro zuzena jarrai ez dezala, nahiz eta horregatik proiektuak kostu ekonomiko handiagoa izan.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09