Prentsa Aretoa
2023/07/11
Aitor Estebanek berretsi du EAJren konpromisoa “KPI-aren arabera eguneratutako pentsio duinen alde”
Gasteizen egin den ekitaldian, Euskal Taldearen bozeramaileak eta Mikel Legarda Kongresurako Arabako zerrendaburu jeltzaleak gogora ekarri dutenez “justizia sozialik gabe ez dago aurrerabide ekonomikorik”, eta zentzu berean aldarrikatu dute 2018an eta 2019an hitzeman zen akordioa, pentsioak KPIaren arabera eguneratzeko; eta gogora ekarri dute berrikitan proposatu ziren erreformei EAJk emaniko babesa
Aitor Estebanek, Euskal Taldearen bozeramaileak eta Mikel Legarda Kongresurako Arabako zerrendaburuak Salburuako Mendebaldeko parkean,Gasteizen, gaur egin den hauteskunde ekitaldian berretsi dute EAJ-PNVk konpromiso irmo eta erabatekoa duela aurrerabide ekonomikoarekin eta justizia sozialarekin.Hala, Estebanek gogoratu duenez “Euskal Taldeak gobernua derrigortu zuen 2018an eta 2019an pentsioak KPIaren arabera igotzera, PPk pentsioen erreforman 180 graduko biraketa egingo zuela aurreikusita eta “pentsioen murrizketa emango zela ulertuz”. Halaber, Euskal Taldearen bozeramaileak ziurtatu duenez, akordio hartan EAJ-PNVren eraginez %60era igo egin zen alarguntsa pentsioen oinarria eta iraunkortasun faktorea geldiarazi zen. “Pentsioak KPIaren arabera eguneratuta egon behar dira. Hori izan da gure konpromisoa eta oraingoan ere onartu badira, gure botoari esker izan da”, esan du. Gai berari helduz bozeramaile jeltzaleak ziurtatu duenez “Segurantza Sozialaren Erregimen Ekonomikoaren transferentzia aldarrikatzen jarraituko dugu“, aurreko igandean EAJ-PNVren EBBrren presidenteak, Andoni Ortuzarrek egin zuen bezala.
Ekitaldian hitza hartu duenean eta Kongresurako eta Senaturako Arabako hautagaiak ondoan izan dituela, Estebanek esan duenez “egon garen erakundeetan betidanik aldarrikatu dugu errenten progresibitatea, bai eta errenta horien birbanaketa ere”. Zentzu berean gogoratu du EAEn “autogobernu fiskala” dagoela eta gogoratu duenez “EAJren aldetik jakin dakigu zergen alorrean egonkortasuna garrantzitsua dela konfiantza eragin ahal izateko”. Horregatik, Estebanek errespetua eskatu du Ekonomia Itunarentzat, bai eta “zabaltzeko” ahalmena ere. “BEZaren bilketa egin dezakegu baina ezin dugu arautu. Gure ekonomiara egokitu nahi dugu. Esate baterako, ileapaindegien sektorean, jaitsi behar baita”.
Kongresurako Arabako zerrendaburu Mikel Legardak bere aldetik nabarmendu du EAJ-PNVren nortasun ezaugarrietako bat dela “inor atzean ez uztea”. “Gizabanakoa da protagonista. Alderdi humanista bat gara eta pertsonaren duintasuna dugu helburu nagusi. Ongizate estatua eta belaunaldien arteko solidaritatea defendatzen ditugu, pentsio duin eta bidezkoekin”. Legardak era berean nabarmendu nahi izan du lan harremanen marko propioak izan behar ditugula eta autonomia erkidegoetako hitzarmenen prebalentzia bermatu behar dela. “EAJ-PNVren aldetik hala erreklamatzen jarraituko dugu”. “Horiek politika guztiak daude jokoan uztailaren 23ra begira”, amaitu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09