Prentsa Aretoa

2023/11/04

“Erakunde eta botere publiko guztiek dute euskararen biziberritzea eta normalizazioa bultzatzeko betebeharra, euskal herritar guztien hizkuntza-eskubideak bermatuz”

EAJ-PNVko barne eta erakunde ordezkaritza zabala, euren artean EBBko zortzi burukide, Kontseiluak euskara biziberritzearen aurkako epai judizialen jarioa salatzeko deitu duen manifestazioan parte hartu dute gaur

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

“Euskara, gure hizkuntza propioa izateaz gain, erabat ofiziala da Euskadin. Gaztelania bezain ofiziala. Eta, hala izanik, erakunde eta botere publiko guztiek beren biziberritzea eta normalizazioa bultzatzeko betebeharra dute, euskal herritar guztien hizkuntza-eskubideak bermatuz. Eta hau ez du Euzko Alderdi Jeltzaleak esaten, Espainiako Konstituzioak esaten du. Baina gaur egun eskubide horiek ez daude erabat bermatuta hainbat esparrutan, esparru judizialean, adibidez”. Euzkadi Buru Batzarrean Hezkuntza, Euskara, Kirola eta Kultura gaietako erantzukizunen ardura daraman burukide Ana Esther Furundarenak ahotsa eman dio gaur Kontseiluak euskararen normalizazioaren eta biziberritzearen kontra eman diren epai judizialen jarioaren kontra deitu duen manifestaldian izan den EAJ-PNVren herri eta barne ordezkaritza zabalari. Ordezkaritza hau burutu dute Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidenteak; Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarraren presidentea; Unai Hualde Napar Buru Batzarraren presidente eta Nafarroako Parlamentuko presidentea; Peio Etxeleku Ipar Buru Batzarraren presidentea; Maria Eugenia Arrizabalaga, Xabier Barandiaran eta Joseba Aurrekoetxea burukideak, arestian aipatutako Furundarena burukideaz gain. EAJ-PNVk erakundeetan dituen herri ordezkarien artean izan dira Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea; Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea; Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako presidentea; Bilbo eta Donostiako alkate Juan Mari Aburto eta Eneko Goia hurrenez hurren; Vitoria-Gasteizko lehen alkateordea, Beatriz Artolazabal; Gipuzkoako ahaldun nagusi Eider Mendoza; Arabako ahaldun nagusi Ramiro González; Bizkaiko Foru Aldundian Euskara, Kultura eta Kirol gaietarako diputatu eta bozeramaile Leixuri Arrizabalaga; Derioko alkate eta Eudeleko presidente Esther Apraiz; Kongresuan Euskal Taldeak duen bozeramailea, Aitor Esteban; eta alkate, zinegotzi, legebiltzarkide, diputatu, senatari eta batzar nagusietako ahaldun ugari.

Furundarenak azaldu du EAJ-PNVk Euskalgintzaren Kontseiluak egin duen deialdiarekin bat egin duela “erakunde antolatzailearekin eta ehunka mila euskaldunekin bere kezka eta alarma partekatzen dugulako euskararen normalizazioaren eta sustapenaren aurkako epai judizialen oldarraldia dela eta”. Burukidearen hitzetan, “euskara, gure hizkuntza propioa izateaz gain, erabat ofiziala da Euskadin. Gaztelania bezain ofiziala. Eta, hala izanik, erakunde eta botere publiko guztiek beren biziberritzea eta normalizazioa bultzatzeko betebeharra dute, euskal herritar guztien hizkuntza-eskubideak bermatuz. Eta hau ez du Euzko Alderdi Jeltzaleak esaten, Espainiako Konstituzioak esaten du. Baina gaur egun eskubide horiek ez daude erabat bermatuta hainbat esparrutan, esparru judizialean, adibidez”.

“Eta egoera larri hau salatzeko”, bukatu du Furundarenak, “Euzko Alderdi Jeltzaleko emakumeok eta gizonek, bai barne kargudunek, bai erakundeetako ordezkariek, bai afiliatuek, manifestazioa egiten dugu”.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU