Prentsa Aretoa

2023/11/21

Estefanía Beltrán de Herediak Sekretu Ofizialen Legearen "harlauza altxatzea" eskatu du egiara iristeko eta gerra zibilaren eta diktaduraren biktimen zauriak konpontzeko

Adierazi duenez, "beharrezkoa da inpunitateak askotan faltsututako memoriaren beloak altxatzea, biktimengan are kalte eta min handiagoa eraginez"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Senatuko EAJ-PNVko bozeramaile Estefania Beltran de Herediak Sekretu Ofizialen Legea aldatzea eskatu du, informazioa eta egiara iristea eragozten duen "harlauza hori altxatzeko" eta gerra zibileko eta diktadurako biktimen zauriak konpontzeko. Memoria demokratikoaren esparrua indartzeko sozialisten mozio baten eztabaidan, Beltran de Herediak "batzuetan amnistiaren izenean eta beste batzuetan gertaeren preskripzioa aitzakiatzat hartuta justiziari atea itxi dioten oztopo guztiak gainditzeko" eskatu du. "Beharrezkoa da inpunitateak askotan faltsututako memoriaren betoak altxatzea, biktimei are kalte eta min handiagoa eraginez".

Gaurko osoko bilkuran ordezkari jeltzaleak adierazi duenez, "gobernu demokratiko legitimoaren aurka" egiten ari diren elkarretaratzeek, non Konstituzioaren aurreko banderak eta ereserkiak erakusten diren eta diktadura frankistaren apologia egiten den, "garrantzi berezia du Memoria Demokratikoaren Legeak". Hala, jeltzaleek Goi Ganberan duten bozeramaileak memoria ezagutza historiko zorrotzenetik abiatuta eraikitzeko deia egin du. "Oztopo asko kendu behar dira oraindik egiara iristeko. Eta hori botere publikoen betebeharra da biktima guztientzat, edozein zeinukoak direla ere; eta ez gorrotoak berpizteko, eskuinak aitzakiatzat jartzen duen bezala, baizik eta zauriak konpontzeko eta horien guztien duintasuna aitortzeko ". Horretarako, EAJ-PNVk memoria-politikekiko konpromiso irmoa agertu du. "Egia, justizia eta erreparazioan aurrera egin behar da. Biktimekiko eta gizarte osoarekiko betebeharra da, horrela bakarrik sendotuko baititugu etorkizuneko oinarriak bizikidetza demokratikorako ".

Beltran de Herediak ohartarazi du Espainiako eskuinaren lege horien aurkako jarrera dagoela, "horiek onartzeak bere jatorria birplanteatzera eta iragan frankista haustera behartuko lituzkeelako". Horren erakusgarri da Mariano Rajoyk "2007ko Memoria Historikoaren Legea egitez indargabetu izana" ez baitzuen euro bakar bat ere bideratu; PPk eta Voxek 2022ko Legearen Auzitegi Konstituzionalean helegiteak jarri izana; eta memoriari buruzko lege autonomikoak indargabetzeko prozedurak hasi izana. "Hainbeste dira konpondu gabeko giza eskubideen urraketak, hainbeste biktima aitortu gabe eta erreparaziorik jaso gabe... Eta horrela jarrai dezaten nahi duzue, ahanzturaren zuloetan lurperaturik, egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea ukatuz ".