Prentsa Aretoa

2024/05/24

Agirregoitiak hitzeman du Europan lan egingo duela zibersegurtasuna izan dadin euskal gazteentzako “kalitatezko enplegurako harrobi”

Cyberzaintzaren egoitzaren aurrean Europako Parlamenturako hauteskundeetan EAJ-PNVk aurkezten duen zerrendako buruak gaur aldarrikatu du Euskadi izan dadila zibersegurtasunerako Europako Estrategiaren “aitzindari, erreferente eta eredu”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Oihane Agirregoitia, ekainaren 9ko Europako Hauteskundeetara EAJ-PNVk CEUSen integratuta aurkezten duten zerrendako buruak gaur goizean Gasteizen aurkeztu ditu talde abertzaleak Bruselan eta Estrasburgon bultzatuko dituen proposamenak Euskadi izan dadin “aitzindari, erreferente eta eredu”, “zibersegurtasunerako Europako estrategia” aplikatzeko orduan. Hautagai jeltzalearen esanetan gure Herriak azpiegiturak, ezagutza, erakundeak eta baliabideak baditu, bai eta mehatxuak antzemateko eta neutralizatzeko lana egiten duten  eta Europa mailan informazioa partekatu behar duten lantaldeetan integratzeko baliabideak. Agirregoitiak horri lotuta planteatu du “bokazioak sustatu beharra” eta prestakuntza eguneratu beharra zibersegurtasunak kalitatezko enplegurako harrobi izateko eskaintzen dituen aukerak baliatzeko, bereziki euskal gazteriarentzat”.

EAJ-PNVk proposamen hauek aurkeztu ditu gaur Miñanoko Teknologia Parkean, Cyberzaintza, Euskal Zibersegurtasunaren Agentziaren egoitzaren aurrean. Agirregoitiak, Elektronika Industrialeko ingeniari tekniko eta Antolakuntzako ingeniari den aldetik, gaur azaldu du bere helburua dela "Euskadi Europako planaren erreferente, eredu eta aitzindari gisa sartzea, ekintzailetzarako eta zerbitzuak emateko ziberespazio seguru bat lortzeko, mehatxuen aurrean blindatua eta datuen babesaren arloko Europako estandar zorrotzak errespetatuko dituena". Hautagaiak  ildo beretik azpimarratu duenez, digitalizazioaren potentzial guztia Europako ekonomia eraldatzeko baliatzeak "zibersegurtasun sendoko estrategia bat garatzera behartzen du. Horregatik, herritarrak jokabide digital seguruetan trebatzeko, bokazioak sustatzeko, prestakuntza hobetzeko eta zibersegurtasunean ari diren pertsonen kopurua handitzeko Europako programa guztiak bultzatuko ditugu". Agirregoitiak gogorarazi duenez, "diziplina hau kalitatezko enpleguen harrobi bat da", eta "gazteentzat aukera bat izan dadin" aprobetxatzeko konpromisoa adierazi du.

Agirregoitiak jarraian azaldu ditu zibersegurtasunerako europar estrategiaren araudiaren alderdi nagusiak, legeria hori aurten jarriko baita indarrean, udazkenean. Hautagai abertzalearen ustetan Euskadin “ezagutzaren, baliabideen, azpiegituren eta erakundeen ekosistema osatu bat dugu, hala nola  Euskal Zibersegurtasunaren Agentzia hau, lehen momentutik integratu ahal izateko mehatxuak antzeman eta neutralizatu behar dituzten eta  mehatxuei buruzko informazioa partekatu behar duten lantalde koordinatuetan, gure subiranotasun estrategikorako  ezinbesteko dugun diziplina honetan kanpoko eragileekiko mendekotasuna ezabatzera begira”.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU