Prentsa Aretoa
2025/01/15
Jone Berriozabal: “Eusko Jaurlaritzatik eta Foru erakundeetatik etxebizitzari bultzada garrantzitsua emateko legealdia izango da hau”
“Elkarrizketa gehiago behar dugu, lasaitasun handiagoa, eta Herri gisa arduraz jokatu ingurumena eta lehen sektorea errespetatu beharko dituzten energia berriztagarriko proiektuen inguruan”
Jone Berriozabal Araba Buru Batzarraren buruaren hitzetan “hauxe izango da Eusko Jaurlaritzatik eta Foru erakundeetatik etxebizitzari bultzada esanguratsua emateko legealdia”. “Ez dira soilik fiskalitatearen alorrean lan egiten ari. Oso aurreratuta daude beste gaiekin, hala nola etxebizitza erosteko eta alokatzeko abalak edo etxebizitza publikoa eraikitzeko lurzoru publikoak erabilgarri jartzea”, ziurtatu du Arabako jeltzaleen buruak, eta ondoren adierazi du “pertsona askori eman behar diegu erantzuna, bereziki gazteei, administrazio publikoei begira baitaude beren bizi proiektua hasteko”.
Gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan ABBren buruak berriztagarrien proiektuen egoera ere jorratu du, eta esan du hauxe dela “Euskadin baztertu ezin dugun eztabaida”. Zentzu berean adierazi duenez “apustu argia egin behar dugu berriztagarrien alde, baldintzak ematen diren tokietan. Horrek ez du esan nahi edonola egingo dugunik, baizik eta irizpide tekniko zehatz batzuk kontuan harturik, ingurumena eta lehen sektorea errespetatuz”. Berriozabalek aldarrikatu du kontsentsua beharko dela “lurraldeka bilatuko diren kokapenen inguruan, ahalik eta inpakturik txikienarekin, burujabeago izan gaitezen, energia garbiaren alorrean ere. Elkarrizketa gehiago behar dugu, lasaitasuna, eta Herri gisa arduraz jokatu, energia berriztagarriaren gutxieneko kuota batzuetara iritsi behar dugulako, eta ez daukagu denbora gehiegi”
Euskadiko Lanbidearteko Gutxieneko Soldata ezartzeko aukeraz galdetuta, ABBren buruak adierazi du antzeko figura bat jasota dagoela EAJ-PNV/PSOE gobernu akordioan. “Eusko Jaurlaritza txosten sozioekonomiko eta soziolaboral bat egiten ari da euskal lurraldean gutxieneko soldata tarte egokia zein izango zen ikusteko. Kontuan izan behar dira Euskadiko sektore eta enpresa motak askotarikoak”. Gai hori kokatu du Berriozabalek parteen artean eman behar den elkar ulertze alorrean “hurbilketa” eman dadin. Era berean azpimarratu du gai horiei buruz hitz egin behar dela “oinarrizko legeria delako eta,zoritxarrez, LGS bat ezartzeko eskuduntzarik ez dugulako; bai, ordea, euskal erakundeek neurri batzuk ezar ditzaten pertsonen bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko”.
EAJ-PNVren Araba Buru Batzarraren lehen presidente bihurtu zen lehen emakumea izanik eta karguan bi hilabete eskas betetzeko dagoela, Jone Berriozabal gogotsu agertu da “Euzko Alderdi Jeltzalea den etorkizuneko proiektu hau eraikitzen jarraitzeko eta Arabak dituen erronkei erantzuna emateko, asko eta askotarikoak baitira. Lurralde oreka lehenetsiko dugu gure lan politikoan”.
Nabarmenak...
ABB
2025/02/13
ABB
2025/02/11
ABB
2025/02/03
ABB
2025/01/31
ABB
2025/01/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
Europako Legebiltzarra
2024/05/22