Prentsa Aretoa

2025/01/31

Urizaharreko gobernu taldeak kontzejuek parte hartuko duten kontsultarako organoa sortzeari uko egin dio

EAJ-PNVko udal taldeak partaidetza-foro bat sortzea proposatu zuen, informazioa emateko eta udal esparruan proposamen bateratuak egiteko

rss Ezagutzera eman
Urizaharreko gobernu taldeak kontzejuek parte hartuko duten kontsultarako organoa sortzeari uko egin dio

ARGAZKIA JAITSI

Urizaharrako Udaleko EAJ-PNV taldeak urtarrilaren 21ean egindako Udalbatzarrera eraman zuen kontsulta-organo paritario bat sortzeko proposamena. Organo hori Udaleko zinegotziek eta udalerria osatzen duten 6 kontzejuetako presidenteek osatuko dute.

Herritarrek parte hartzeko foro horren helburua da informazioa ematea eta proposamen bateratuak egitea udal-esparruan plan eta programetan, hala nola Obra eta Zerbitzuen eta Tokiko Azpiegituren Foru Planean eta Enplegu eta Prestakuntza Planean toki-erakundeekin. Era berean, toki-erakundeek garatu beharreko hirigintza-ekintza sustatzeko programak landuko lituzke, bai eta udalerriari eragiten dioten landa-garapeneko planak eta erakunde eskudunek garatzen dituzten eta udalerriari eragiten dioten hezkuntza, kultura, osasun eta abarreko jarduera-planak ere. Kontsulta-organo honek parte hartuko luke udalak izaera orokorrez egindako planetan, Kontzejuen eta udalerriaren eskumeneko gaietan, nekazaritza-garapeneko jardueretan: ureztatzeak, azpiegituren hobekuntza, etab., bai eta Arabako Mendialdeko Koadrilarekin eta/edo Izki ADRrekin elkarlanean egindako programetan ere: nekazaritza, industria, turismoa, zerbitzuak, etab., edo kontseiluak hala ulertu eta une bakoitzean onartzen duen beste edozeinetan.

Urizaharrako Udaleko gobernu taldeak, AMIk, proposamena atzera bota zuen, Juan Jose Betolaza alkatearen eta haren 3 zinegotziren kontrako botoekin, alkateordea abstenitu egin baitzen.