Prentsa Aretoa
2025/02/13
EAJ-PNV alderdiak ez du Alegría-Dulantziko udalaren aurrekontua babesten, gastu-lehentasunak partekatzen ez dituelako
Udal taldeak kontrako botoa eman du gaur arratsaldean egindako Osoko Bilkuran, uste baitu 2025erako aurrekontuek ez dietela behar bezala heltzen udalerriaren beharrei, ez eta herritarren kezkei eta lehentasunei ere

Dulantzi-Egiletako EAJ-PNV udal-taldeak ez du akordiorik lortu DTI + EH Bilduren gobernu-taldearekin 2025erako aurrekontu-proiektua babesteko, EAJ-PNVren udal-taldearen ustez udalerrirako premiazkotzat jotzen dituen beharrei eta lehentasunei behar bezala heltzen ez zaielako.
Udal taldeak udal kontuei uko egin izana justifikatu du, udal baliabide publikoen banaketa desegokia eta nahikoa ez delako. "Inbertsio nahikoa falta da lehentasunezko arloetan, hala nola etxebizitza babestuen sustapenean, gure herrietako gazteak bertan bizi ahal izateko eta, beraz, gure udalerrian bizi-proiektu bat izateko aukera emateko", adierazi dute. Nahiz eta EAJ-PNVk lortu duen lurzorua erosteko partida 500.000 eurokoa izatea, udal-taldeak uste du "ez dela nahikoa" etxebizitza arazo larriena den udalerri tentsionatu batentzat. "DTIren gobernu-taldeak ez du lurzorurik erosi eta ez du etxebizitza babesturik eraiki gobernatzen ari den azken 14 urteetan, alokairuko etxebizitzarik eskaintzen ez duen udalerria da, eta etxebizitza gutxi ditu salgai, gazteentzat eskuraezinak diren prezioetan. Denbora asko galdu da eta premiazkoa da Udalak etxebizitza babestuak eskaini eta eraikitzeko eta eraikinen birgaitzea sustatzeko neurriak hartzea" adierazi dute. EAJ-PNVren proposamena da 1.000.000 euro bideratzea Dulantzi-Egiletako etxebizitza-politiketara 2025eko ekitaldian.
Bestalde, EAJ-PNVk uste du beharrezkoa dela datozen 30 urteetarako kirol-eremuaren erabileren eta espazioen plangintza ordenatua egitea, horretarako tresnarik onena ideia-lehiaketa bat delarik, eta horren ondorioei itxaron behar dela inbertsio handiei aurre egin aurretik. Diru publikoaren kudeaketan dugun erantzukizunagatik, ez gaude ados aurrekontuan 673.627 euroko partida sartzearekin futbol-zelaian aldagelak eraikitzeko. "Gure bizilagunek benetan behar dutena – adierazi dutenez – aldagela modernoak, funtzionalak eta bateragarriak dira, igerilekuen udako kanpainarekin, futbol-denboraldiarekin eta beste kirol-erabilera batzuekin".
Ildo horretan, EAJ-PNVren ustez paradoxikoa da aurrekontuetan 50.000 euroko partida bat jasotzea "kirol-gunearen proiektua" idazteko, aldagelak bezalako ekipamendu garrantzitsu baten kokapena eta erabilera erabakitzen ari diren bitartean.
Udal talde jeltzaleak salatu du gobernu taldeak baliabide publikoak "eraginkortasunik gabe kudeatzea". "Urtez urte, aurrekontua behar ez bezala gauzatzen da, proiektuak denboran luzatuz eta haien kostua handituz", adierazi dute, adibide gisa padel-pista jarriz, 2023ko aurrekontuan jaso zena eta oraindik gauzatu ez dena.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/03/20
Araba
2025/03/18
ABB
2025/03/12
ABB
2025/02/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
EBB
2023/11/25