Prentsa Aretoa
2025/05/19
Aramaioko EAJ-PNVk salatu du udalak ez duela ezer egin Udalerrian suteak prebenitzeko
Udal talde jeltzaleak hurrengo Osoko Bilkuran eskatuko du etxebizitzetan suteak detektatzeko makanismoen instalazioa diruz laguntzeko EH Bilduk aurrekontuetatik kendu zuen partida berreskuratzea

Talde jeltzaleak gogorarazi duenez, duela urtebete baino gehiago EAJ-PNVk 10.000 euroko partida sartzea lortu zuen 2024ko udal aurrekontuetan, Aramaioko etxebizitzetan suteak detektatzeko eta prebenitzeko sistemak jartzeko dirulaguntzak emateko. EH Bilduren udal gobernuak ez zuen partida hori gauzatu, ezta iragarri ere, ez baitzien udalerriko bizilagunei laguntza horren berri eman. 2025eko aurrekontuetan, EH Bilduren gobernu taldeak aurrekontuetatik kendu du partida hori.
Maiatzaren 11n Aramaioko baserri batean izandako suteak, mekanismo hauek instalatzeko gomendioa egiaztatzen du. Honelako berri tragikoak maizegi errepikatzen ari dira azken urteotan. Maiatzaren 11n erre zen baserriak beste sute bat izan zuen 2009an. Gainera, Oleta auzoan sute gehiago izan dira, bai 2022an, bai 2023an.
Salbuespenezkoa ez den egoera honen aurrean, EAJ-PNV udal taldeak Aramaioko gobernu taldeari eskatu dio "serio hartzeko, Aramaio udalerri zabala baita, hainbat auzo eta baserri asko sakabanatuta dituena. Gainera, baserri horietan gero eta pertsona nagusiagoak bizi dira, eta horiei lagundu beharko genieke segurtasun-neurriak emanez ".
Aramaioko EAJ-PNV udal taldeak iragarri du datorren osoko bilkurara mozio bat eramango duela, suteak detektatzeko eta prebenitzeko sistemen instalazioa diruz laguntzeko partida ekonomiko bat aurrekontuan sartzeko. Gainera, udal-gobernuari eskatuko dio informazio- eta kontzientziazio-kanpaina bat egin dezala mekanismo horiek ahalik eta etxebizitza gehienetan instalatzeko. "Pertsonen segurtasunerako eta Aramaioko ondare arkitektonikoa zaintzeko funtsezko gaia da", adierazi dute.
Nabarmenak...
Araba
2025/06/12
ABB
2025/06/11
Araba
2025/06/03
Araba
2025/05/30
Araba
2025/05/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22