Prentsa Aretoa

2026/01/16

EAJ-PNVk Zuian etxebizitza publikoaren eraikuntza arintzeko lege prozedura sinplifikatua aplikatzea proposatu du

EAJ-PNV udal taldeak Zuiako Udalari gogorarazi dio udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokor zaharkituak ez duela etxebizitza berria eraikitzea eragozten. Eusko Legebiltzarrean onartu berri den Premiazko Neurrien Lege berriak jasotzen duen "Lehentasunezko Jarduketa" figurari heltzea proposatu du EAJ-PNVk, hirigintza-izapidetzearen epeak murrizteko eta alderdi jeltzaleak bere garaian planteatu zituen etxebizitza publikoak eraikitzeko proiektuekin hasteko

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Zuian etxebizitza publikoaren eraikuntza arintzeko lege prozedura sinplifikatua aplikatzea proposatu du

ARGAZKIA JAITSI

Zuiako EAJ-PNV udal taldeak mozio bat erregistratu du gaur goizean, Udalari eskatzeko erabil dezala "berehalako lehentasunezko jarduera", premiazko neurriei buruzko euskal lege berriak jasotzen duena, hirigintza-izapidetzea arintzeko eta udalerrian etxebizitza publikoa eraikitzeko proiektuekin hasteko.


"Ezinbestekoa deritzogu Zuian etxebizitza eskuragarria eraikitzeko beharrezkoak diren hirigintza-izapideei berehala eta beste atzerapenik gabe ekiteari" adierazi du talde jeltzalearen bozeramaileak. "Duela urte batzuetatik Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berritu ez izana ezin da aitzakia izan udalerriaren hirigintza-garapenerako, bizitegi-larrialdiko egoera batean; izan ere, dozenaka pertsonak, bereziki Zuiako gazteek, zailtasun handiak dituzte etxebizitza bat eskuratzeko, bi arrazoi nagusirengatik: batetik, eskariari erantzuteko etxebizitza publikoaren eskaintzarik eza, eta, bigarrenik, dagoen etxebizitzaren prezio garestiak" adierazi du bozeramaileak.


EAJ-PNV udal-taldearen ustez, udalbatzak berehala has ditzake herritarrei aurkeztutako etxebizitza eskuragarrien proiektuak gauzatzeko beharrezko urratsak, indarrean dagoen planeamendua aldatuz. Horretarako, Premiazko Neurrien Lege berriaren babesa dutela adierazi dute, hirigintza-izapidetzean denbora asko aurrezten duen prozedura sinplifikatu bati heltzea ahalbidetzen duena.

 

Ildo horretan, Eusko Legebiltzarrak onartu berri duen etxebizitzaren, lurzoruaren eta hirigintzaren arloko premiazko neurriei buruzko Lege berriak jasotzen duen "lehentasunezko jarduera" aipatu du. Figura horrek aukera ematen du etxebizitza publikoak eraikitzeko prozedura laburtua erabiltzeko, epeak murriztuz eta baldintza jakin batzuk malgutuz.


EAJ-PNVren udal taldeak adierazi duenez, Zuian etxebizitza publikoa oso azkar eraikitzea benetako aukera da, eta udal gobernu taldeari eskatzen dio atzerapenik gabe jardun dezala Zuian etxebizitza eskuragarria errazago eskuratzeko.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!