Gasteizen auditorioa eraikitzeko proiektuak duen blokeoa gainditzeko Eusko Alderdi Jeltzaleak egitasmoa Euskaltzaindia plazara eramatea proposatu du eta orain arte Alfonso Alonso alkateak defendatu duen Gastela atariko orubearen aukera errefusatu egin du.

 
" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/06/03

EAJk Gasteizko Auditorioa Lakuan eraikitzea proposatu du



Gasteizen auditorioa eraikitzeko proiektuak duen blokeoa gainditzeko Eusko Alderdi Jeltzaleak egitasmoa Euskaltzaindia plazara eramatea proposatu du eta orain arte Alfonso Alonso alkateak defendatu duen Gastela atariko orubearen aukera errefusatu egin du.

 

rss Ezagutzera eman


Musika eta Arte Eszenikoen Jauregia eraikitzeko proiektua azken urte eta erdian blokeaturik egon da. Udal gobernuak, PPren esku, ez du babes nahikorik bere asmoak gauzatzeko, izan ere, oposizioko taldeek proiektuaren ezaugarriak, tokia eta finantzaketa zalantzan jarri dituzte.

EAJren ustez beharrezkoa da egun "Printzipal antzokiak dituen mugak eta gabeziak gaindituko dituen azpiegitura eraikitzea" eta alkateari egotzi dio "adostasunak lortzeko gaitasun falta".

Auditorioak, kultur ekitaldiez gain, biltzarrak antolatu ahal izateko baldintza guztiak betetzea ezinbestekotzat jo du EAJ alderdiak. PPk, aldiz, eraikina kultur ekintzetara mugatu nahi du.