Prentsa Aretoa
2005/06/28
Gasteizko EAJk Nekazal Gunerako Eskualde Batzordea eratzea eskatzen dio PP alderdiari
Gasteizko EAJ Udal taldeak PP alderdiari eskatu dio berehala Nekazal Gunerako Eskualde Batzordea era dezan. Unai Grajales Gasteizko Udalean EAJren zinegotziak aditzera eman duenez "Gasteizko Udalean Hiritarren Parte Hartzerako Araudia onartu denetik zazpi eskualde batzorde sortu dira; herri-guneko sei guneei eta nekazal guneari dagokiona. Hala ere, azken hau ez da eratu eta horretarako asmorik ere ez dago".
Grajalesen iritziz “beste behin ere Alfonso Alonso udala osatzen duten herriak baztertu egin ditu eta beren eskubideak mugatu, eta kasu honetan hiriaren gaineko erabakiei dagokienez".
Zinegotzi jeltzaleak azaldu bezala, maiatzaren amaieran hiria sei eskualde batzordeetan banatu zen. Hala eta guztiz ere, Nekazal Guneari dagokion eskualde batzordea "linboan" dago oraindik. Grajalesek aditzera eman bezala "Lehendakaritza Sailari dagozkio hiritarren parte hartzearen gaineko gaiak eta honek ez du Nekazal Guneko eskualde batzordearen ardura hartu, Gizarte Etxerik ez duenez berari ez dagokiola uste duelako. Nekazal Guneko Udal Zerbitzuburuak, bestalde, ez du batzorde honen berririk eta, beraz, ez du ezer egingo berau eratzeko. Hortaz, inork ez du ezer egiten eta udal honetako herrietan bizi diren 4.873 pertsonen eskubideei oztopoak jarri zaizkie parte hartzeko aukerarik ematen ez zaielako".
Horregatik guztiagatik, EAJ taldeak Jorje Ibarrondo Nekazal Guneko zinegotziari eskatu nahi dio "lanari ekin diezaion eta epe laburrean batzordea martxan jar dezan. Horrela egin ezean udal gobernu taldeak argi utziko du PP alderdiarentzat nekazal guneko biztanleak bigarren mailako hiritarrak direla".

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09