Alderdi Eguna 2025

Berriak

ABB

2023/06/20

José Antonio Suso: “Espero dut Ramiro Gonzálezen esperientziarekin eta gaitasunarekin legealdi normalizatua lortzea”

Araba Buru Batzarraren presidenteak ukatu egin du PPrekin eta EHBildurekin Batzar Nagusietako Mahaia edo Arabako Udalak osatzeko hauteskunde osteko akordiorik egin denik

ABB

2023/06/17

EAJ-PNVk Arabako 53 udaletatik 26 gidatuko ditu, Trebiñuko kokagunekoak barne

EAJ-PNVk bere udal-lidergo instituzionala berretsi du eta arabako herrialdean 26 udaletan gobernatuko du. Alderdi jeltzaleak Arabako 431 zinegotzietatik 190 udal-ordezkari ditu

Kongresua

2023/06/05

Aitor Estebanek espero du EAJ-PNVk jakin dezala herritargoari adierazten eta ulertarazten U-23an “herri gisa asko dugula jokoan”

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak adierazi du berak espero duela hurrengo hauteskundeetan “emaitza onak” ateratzea, eta azpimarratu du “logikoa” litzatekeela Sánchezekiko akordioa arakatzea baina “bestelako oinarri eta bermeekin”

Kongresua

2023/06/04

Euskal Taldeak amaiera ematen dio legealdiari 3.500tik gora alditan hitza hartu ondoren, ehunka ekimen aurkeztuta eta Euskadira lorpen historikoak ekarri ondoren

Aitor Estebanen burutzan diputatu jeltzaleek euskal hiritargoaren interesak defendatu dituzte Madrilen azken lau urteotan aurkeztu dituzten 850etik gora proposamenekin

EBB

2023/06/01

EBBk bere Herrialde Erakundeei bidali die EAJ-PNVk U-23ko Hauteskunde Orokorretara eramango dituen hautagaitzak osatzeko proposamena

Alderdikide jeltzaleek eta Uri Erakundeek hasierako zerrenda horiek osorik onetsi ahal izango dituzte, baita izen berriak proposatu ere, gaur hasten den eta igandean, ekainak 4, amaituko den lehen hautespen aldian

EBB

2023/05/29

EAJ-PNVk U-23ko Hauteskunde Orokorretara aurkeztuko dituen zerrendak osatzeko prozesua hasi du EBBk

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak, gaur arratsaldean Sabin Etxean egin duen bilkuran, presaz eman dio hasiera uztailaren 23an Estatuan egingo diren Hauteskunde Orokorretan talde jeltzaleak aurkeztuko dituen zerrendetako hautagaiak aukeratzeko barne hauteskunde prozesuari, gaur goizean bertan Espainiako Gobernuburu Pedro Sánchezek deialdia egin duenez geroztik. Prozesu honek, EBBren borondatearekin bat ez datozen arrazoiengatik, talde jeltzalearen baitan egin ohi direnak baino epe laburragoak aurreikusiko ditu eta ekainaren 10ean egingo den Ezohiko Aberri Batzarrean amaituko da

EBB

2023/05/26

EAJ-PNVk alderdikide eta alderdizaleei eskatu die “azken esfortzua” egitea oraindik zalantzan daudenei sinestarazteko “berebiziko garrantzia duela igandean botoa emateak”

Bilboko Areatzan Kanpaina amaierarako egin ohi duen ekitaldian, EBBren presidente Andoni Ortuzarrek aldarrikatu du EAJ-PNV dela “herritarren alderdia”, eta dei berezi bat egin die emakumeei: “Zuek erabaki dezakezue historian lehen aldiz Bizkaian eta Gipuzkoan ahaldun nagusi andre bana eta Vitoria-Gasteizen alkate andrea izatea”

Araba

2023/05/24

Ramiro Gonzalezek eta Beatriz Artolazabalek Arabako eta Gasteizko eraldaketa industrialaren lider izateko konpromisoa hartu dute

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadiren industria-politika sendoa eta lankidetza-lana goraipatu ditu. “Enpresek Euskadin eskaintzen dugun lan egiteko modua behar dute, gure erakundeen bitartez garatzen den industria-politika serio eta argi batekin”, adierazi du

ABB

2023/05/22

Beatriz Artolazabalek BEIaren integrazioa hobetuko du hirian eta Mugikortasun Agenteen zerbitzu bat sortuko du trafikoa arautzeko

Gasteizko alkategai jeltzaleak bide-segurtasunaren inguruko proposamenak aurkeztu ditu gaur, BEIaren lehentasuna mantenduz eta Salbatierrabide kalean hobekuntzak eginez, eta trafikorako polizia-unitate espezifiko berri bat sortuz

ABB

2023/05/20

Beatriz Artolazabalek TUVISAren lineak berrantolatzearen, maiztasunak hobetzearen eta Gautxoriaren zerbitzua indartzearen alde egin du

Hautagai jeltzaleak hiriko autobus flotaren elektrifikazio osoa, konpainiaren irudiaren modernizazioa eta tranbiarekin osagarritasuna lantzeko konpromisoa hartu du, “herritarrei kalitatezko zerbitzu moderno eta segurua eskaintzeko. Lehen mailako zerbitzua”

Araba

2023/05/20

Iñigo Urkullu eta Ramiro Gonzalezek mobilizaziorako deia egin dute Agurain, Araba eta Euskadik aurrera egiten jarrai dezaten

Arabako Lautadako Kuadrillaren buru den udalerrian egindako ekitaldi batean, Lehendakariak nabarmendu du erakundeen arteko lankidetza "ezinbesteko gakoa dela Herri gisa aurrera egiteko”, EAJ-PNVk baino eskaintzen ez duen sareko estrategia

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!