Prentsa Aretoa

2023/06/02

EAJ-PNVk eta PSE-EEk foru eta toki erakundeen gobernagarritasunerako adostu duten akordioa

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk eta PSE-EEk foru eta toki erakundeen gobernagarritasunerako adostu duten akordioa

ARGAZKIA JAITSI

Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundetako emaitzek hauteskunde mapa anitz eta zatikatua utzi digute Euskadin, hori ere euskal gizartearen aniztasunaren isla delarik. Errealitate honek, egun bizi dugun egoera konplexuari lotua, osasun alorrean eta gizartean ondorioak utzi dizkigun pandemiatik atera berriak garela eta Ukrainako gerrak alderdi ekonomikoan, energian eta geopolitikoan ondorioak ekarri dizkigula, Herri hau lideratzeko asmoa dugun alderdi politikook derrigortzen gaitu gobernagarritasuna eta erakundeen egonkortasuna bermatuko duten akordioak bilatzera.

Zentzu honetan, Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) eta Euskadiko Alderdi Sozialista Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) alderdiok, 2015etik aurrera Euskadiko erakunde nagusiak koalizioan gobernatu ditugunok asebetetze maila altua utzi digun balantzearekin, ulertzen dugu gu garela, elkarren kolaboratzaile gisa, helburu horiek ondoen bete ahal ditugunak.

Horregatik, itun hau zinatzen dugun alderdiok beharrezko jotzen dugu, egin ahal den tokian, akordio hau berriz gauzatzea eta, gobernagarritasuna bermatzetik harago, oinarri garbiekin egin dezala ondorengo erronkei aurre egin diezaiegun: zerbitzu publikoen babesa, desparekotasun-egoeren kontrako borroka, gizartearen aurrerabidea eta justizia soziala eta euskal gizarteak egun dituen erronka handiei erantzutea: klima aldaketa, erronka demografikoa eta ekonomia produktibo berri baterako ibilbidea, enplegu eta laneko eskubide berriekin.

Erronka hauek dira elkarrekiko zerikusia eta harremana dutenak, inguruko gizarteek dituztenen antzekoak baina Euskadiren kasuan, berton bizi dugun egoera sozioekonomikoagatik, goi mailako gobernurako dugun gaitasun handiagatik eta EAJ-PNVk eta PSE-EEk erakundeei eskaintzen diegun egonkortasunagatik, gaitasuna daukagu erronka horien abangoardian egoteko.

Halaber, beharrezko jotzen dugu udal politikak indartzeko bidean aurrera egitea, gure udalei finantzaketa nahikoa ahalbidetuz, arestian esandako helburu horiek lortzeko orduan eurak ere izan daitezen eragile aktibo, toki erronka eta helburuak ere direlako.

Esandako hori guztia oinarri harturik, alderdi politiko biok adosten dugu Koalizio Gobernuak eratzen laguntzea eta ahalbidetzea Euskadiko Foru Aldundi eta Udal guztietan.