Berriak

ABB

2023/03/25

Ramiro González: “Arabak behar dituen garapen ekonomiko, ongizate, enplegu eta egonkortasunaren bermea gara”

EAJ-PNVk batu ditu Arabako Batzar Nagusietarako hautagaiak Iruña Okan, non Andoni Ortuzarrek maiatzaren 28an abstentzioak ekarriko lituzkeen ondorioez ohartarazi duen: “Herritarrak etxean geratzen direnean eta bozkatzera joaten ez direnean estremistek irabazten dute, politika txarrak irabazten du”

Eusko Jaurlaritza

2023/03/24

Basque Quantum aliantzaren bidez teknologia kuantikoetan 120 milioi euroko inbertsioa egingo dute Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek

Euskadik IBM Quantum System One ordenagailu kuantikoa hartuko du. IBM buru duen ikerketa kuantikoko nazioarteko aliantza bateko seigarren kide bihurtu da Euskadi

Senatua

2023/03/23

Euskadin distantzia ertain eta luzeko tren zerbitzuaren kalitate murrizketagatik galdetuko dio EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari

Astearteko kontrol saioan, Europar Batasuneko Gobernantza Ekonomikoaren esparru berriari buruz duen jarrera azaltzeko ere eskatuko dio Exekutiboari

ABB

2023/03/23

Beatriz Artolazabalek eta Ramiro Gonzálezek modu koordinatuan erantzungo dute Gasteiz eta Araba erakargarri izan daitezen industriarako

Gasteizko alkategaiak eta Arabako ahaldun nagusigaiak lankidetzaren adibide gisa jarri dute Mercedesek Gasteizen egingo duen 1.200 milioi euroko inbertsioa. Inbertsio horrek, nabarmendu dutenez, ahalbidetuko du industria oso bat garatzea, ibilgailu elektrikoari lotutakoa

ARRAIA-MAEZTU

2023/03/23

Anartz Gorrotxategik Arraia-Maeztuko alkatetza berretsi egindo du EAJ-PNV hautagai gisa

Arraia-Maeztuko egungo alkatea ilusioz gainezka agertu da, azken 8 urteetan udal zerbitzuak eta udalerrian bizi garen guztion bizi-kalitatea hobetzeko modu positiboan lan egiten jarraitzeko gogo berarekin.

ABB

2023/03/21

Beatriz Artolazabalek % 100 elektrikoa den Tuvisako linea berri bat proposatu du Arriaga eta Zabalgana lotzeko

Auzotarren eskaerei erantzuten dien zerbitzu berri honek Salburuarako tranbia martxan jartzeak askatuko dituen baliabideak aprobetxatzea ahalbidetuko du. “Bikoiztasunak saihestu behar dira eta auzoen konektibitatea hobetu behar da garraio publikoa indartuz. Etorkizuneko ikuspegiarekin jokatu behar da eta modu eraginkorrean kudeatu”, esan du hautagai jeltzaleak

ABB

2023/03/18

Beatriz Artolazabalek Gasteizek norabide argiarekin, anbizioarekin eta lankidetzarekin aurrera egiteko proiektua aurkeztu du

Iñigo Urkullu lehendakariak eta José Antonio Suso ABBko presidenteak parte hartu duten ekitaldian, Arabako hiriburuko alkategai jeltzaleak ziurtatu du Gasteizek bere etorkizuna jokoan duela. “Aurrerapena, atzerakadaren aurrean; akordioa,ezarpenaren aurrean; elkarrizketa, ukazioaren aurrean. EAJren eredua edo ezker abertzalearen eredua”

ABB

2023/03/14

Beatriz Artolazabalek iragarri du San Martin auzorako doako aparkaleku bat eraikiko duela

“Eremu horretan, tranbiaren Zabalganarako trazadura berriarekin, aparkaleku batzuk galduko dira, eta uste dugu garrantzitsua dela irtenbidea ematea arazo horri eta erantzutea auzoko bizilagunek eskatzen digutenari. Aparkalekuak aukera emango du plazen galera konpentsatzeko”, adierazi du

ABB

2023/03/11

Beatriz Artolazabalek eta Ramiro Gonzálezek talentua erakartzeko eta atxikitzeko zerbitzu bat sortuko dela iragarri dute

Gasteizko alkategaiak eta Arabako ahaldun nagusigaiak adierazi dute gizarte modernoen garapenerako oinarria dela prestakuntza oso kualifikatua. “Enpresen, unibertsitateen eta Lanbide Heziketako eta Ikerketako zentroen lankidetzak lehentasuna izango du”

ABB

2023/03/07

Beatriz Artolazabal: “Unea da ausartak izateko eta ilusioa eta konfiantza sortzen duten proiektuak gidatzeko”

Gasteizko alkategaiaren lehentasun nagusiak dira ekonomia, zerbitzu publikoak, eta Gasteizkoa izatearen sentimendu eta harrotasuna. Hiri zoragarria dugu, etorkizun oparoa duena. Lankidetzatik eta hitzarmenetik lan egingo dugu

ABB

2023/02/24

ABBk gaitzetsi egin ditu Aguraingo batzokiaren fatxadan egindako pintadak

EAJ-PNVren Arabako zuzendaritzak horrelako indarkeria-ekintzak arbuiatzen ditu, garaiz eta lekuz kanpo baitaude. Ekintza horiek ez dute laguntzen bizikidetzaren eta desberdinarekiko errespetuaren bidetik igarotzen. Espektro politiko osoa aho batez eta zalantzarik gabe baztertu behar duten jarduerak

EBB

2023/02/12

EAJ-PNVk pertsonarik onenak aurkeztu ditu Aldundiak eta Udalak “ondo gobernatuta egon daitezen eta hiritarren bizi kalitatea gero eta hobea izan dadin”

2.500 alderdikide eta alderdizaleren artean, jeltzaleek gaur aurkeztu dituzte BECen Maiatzaren 28ko Udal eta Foru Hauteskundeetarako hautagaiak