Prentsa Aretoa
2023/05/14
Beatriz Artolazabalek ekitaldiak kudeatu eta erakartzeko zerbitzu berri bat sortzea proposatu du
Gasteizko alkategaiak hiriak ekitaldi handiak erakartzeko dituen aukerak defendatu ditu, “kaleak dinamizatzen, ekonomia mugitzen eta entretenitzen dutelako. Ekitaldiak garapen sozial eta ekonomikoaren ikuspegitik ikusi behar dira”
“Bizirik dagoen hiri batean bizi gara, kulturaduna, ikuskizunak erakartzeko gaitasuna duena; oso harro sentiarazten gaituzten nazioarteko izen handiko ekitaldiak. Egiten dugunaz eta egiteko gai garenaz harro, eta antolatzen den guztiarekin bat egiten duen herritarrez harro. Orain, ekitaldien erakusleiho handian jarri behar dugu Gasteiz”. Horretarako, alkategai jeltzaleak ekitaldiak kudeatzeko eta erakartzeko zerbitzu bat sortzea proposatu du, hirira onura ekarriko duten eta interesgarriak izango diren ekitaldi handiak ekartzea lortzeko. Garapen sozial eta ekonomikoari lotutako ekitaldiak, azaldu duenez.
“Estrategia argi bat eta lidergo instituzional bat izan behar dira, ditugun ahalmen guztiak aprobetxatzeko eta gure mugak gaindituko dituen hiriaren irudia ezagutzera emateko. Kultur eta kirol ekitaldi handiak antolatzeko dugun gaitasuna askotan erakutsi dugu”. Artolazabalek Azkena Rock, Nazioarteko Jazzaldia, Telebistaren Jaialdia, Ironmana, Martin Fizen maratoiak eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia aipatu ditu. Eta aste batzuk barru, gogoratu duenez, Frantziako Tourra izango dugu gure kaleetan zehar, “eta aukera paregabea izango dugu zer egiteko gai garen erakusteko. Gure hiria, gure kultura, gure ondarea edo gure gastronomia ezagutzera emateko aukera paregabea”.
Baina gauzek bere ibilbidea dute, ohartarazi du. “Oso gogor lan egin behar da urteko 365 egunetan. Plangintza on batekin, hiri erakargarri eta anbizio handiko gisa kanpoan ikus gaitzaten lagunduko diguten tresnekin”. Eta hori egin behar dela gaineratu du, “entzutetik eta lankidetzatik. Agente guztiekin batera”.
Alkategaiak, kultura eta kirol ekitaldiek ematen duten nazioarteko proiekzioaz gain, komunikabideetan eta ekonomian duten eragina azpimarratu du. “Beti dute onura bat hiriarentzat, ekonomikoki interesgarria dena. Ekitaldia handiei buruz ari naiz, eta hainbeste ez direnei buruz ere. Adin guztietarako ekitaldiez ari naiz. Entretenitzen duten, ekonomia sustatzen duten eta kaleetan dinamismoa sortzen duten ekitaldiez”.
Artolazabalek Gasteizen ditugun kultura-azpiegituren balioa azpimarratu du, eta Principal Antzokia eraberritzeko konpromiso irmoa agertu du, baita Gasteiz Antzokiarekin eta gizarte-etxeetako antzokien sarearekin konpromisoa. Iradier Arenarekin konpromisoa ere, benetako elementu dinamizatzailea izan dadin proiektu bat egiteko konpromisoa hartzen baitu.
“Eguneratu eta hobetu beharreko baliabide onak ditugu, herritar guztiei askotariko eta kalitatezko aisialdi eta kultur programazioa eskaintzeko. Gure ondoan dugun antzerkia, eraberritzen denean, modernoagoa, irisgarriagoa, seguruagoa eta erosoagoa izango da. Bere muinari eutsiz, betiko antzerki bera izanik, baina erosoagoa eta bisitatzen gaituzten konpainientzat eta artistentzat aukera handiagorekin. Finantzaketa ziurtatuta daukagu. Hitzarmena ostegun honetan bertan onartu zen, eta Euzko Alderdi Jeltzaleak datorren legegintzaldian aurrera eramango du hain beharrezkoa den obra hau”.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09