Berriak
EBB
2020/03/07
Urkullu “gogotsu, betiko konpromiso sendoarekin eta betiko ilusioarekin” aurkeztuko da berrautaketara
Gasteizko Europa Jauregian egin da gaur Eusko Legebiltzarrerako apirilaren 5eko hauteskundeetara EAJ-PNVk eramango dituen zerrendak osatzen dituzten 38 emakumeak eta 37 gizonak aurkezteko ekitaldia. “Jokoan dugu Euskadiren etorkizuna, dena eman behar dugu kanpaina honetan. Mobilizazioa!”, aldarrikatu du Ortuzarrek
EBB
2020/02/24
Urkullu: “Euskadi bidezkoagoa, solidarioagoa eta batuagoa eraikitzen jarraituko dugu etengabe hobetzeko asmoari eutsiz, konformismoan erori gabe eta egindakoa hausnartuz”
Lehendakari eta EAJ-PNVk berrautaketarako aurkeztuko duen lehendakarigaiak alderdikide jeltzaleei eskertu die gaur berretsi dioten konfiantza eta “barne demokrazian eta parte hartzean eredugarri izateagatik”
EBB
2020/02/24
Iñigo Urkullu aho batez Lehendakarigai apirilaren 5eko Euskadiko Hauteskundeetarako
Aberri Batzarrak gaur onartu ditu EAJ-PNVk hurrengo hauteskundeetara eramango dituen zerrendak: Urkullu izango da Arabako zerrendaburua, Leixuri Arrizabalaga Bizkaikoa eta Bakartxo Tejeria Gipuzkoakoa
EBB
2020/02/18
Zaldibarko zabortegian izandako istripu larriak eragindako larrialdi egoeraren aurrean Jaurlaritzak egindako kudeaketa azaldu du Urkullu Lehendakariak
Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egin du gaur goizean Eusko Legebiltzarrean, Zaldibarko zabortegian izandako istripu larriak eragindako larrialdi-egoeraren aurrean Jaurlaritzak egindako kudeaketa azaltzeko, honako adierazpen honen bidez:
EBB
2020/02/12
Zaldibarko ezbehar tragikoaren “erabilera doilorra” eginez alderdikide jeltzaleen kontra eragile politiko ezagunek abian jarri duten jazarpen-kanpaina salatu du EAJ-PNVk
Hamar bat batzoki agertu dira gaur goizean mezu iraingarriekin eta mehatxuekin eta sarbideak zarama poltsez eta gorotzez beterik
EBB
2020/02/11
Martxoaren 26ra arte egongo da zabalik Eusko Legebiltzarrerako posta bidezko botoa eskatzeko epea
Posta bidez bozkatu nahi duten euskal hiritarrek lehenengo eta behin Posta bulego batetara joan beharko dute eta bertan eskatu Euskadiko Hauteskunde erroldako inskripzioaren ziurtagiria
EBB
2020/02/11
EBBk bere hautagaiak aukeratzeko barne prozesuaren epeak doitu ditu A-5erako eta aukeraketa otsailaren 24an amaituko da
Iñigo Urkullu eta Bakartxo Tejeria dira, hurrenez hurren, Lehendakarigai eta Eusko Legebiltzarreko presidentegai bakarrak
EBB
2020/02/10
Urkullu Lehendakariak Euskadiko Hauteskundeak apirilaren 5erako deitzeko hartu duen erabakia ulertzen eta babesten du EBBk
Jeltzaleen exekutibak ere beharrezko jotzen du Eusko Jaurlaritza indartsu eta sendoa izatea Euskadin hurrengo hilabeteetan planteatuko diren erronka politiko eta ekonomikoei aurre egin ahal izateko
EBB
2020/01/13
Euzkadi Buru Batzarrak Iñigo Urkullu proposatuko du Lehendakarigai eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentegai
Biek onartu dute Exekutiba jeltzalearen proposamena. Asteazkenean abiaraziko da Euskadiko 2020ko Hauteskundeetarako EAJ-PNVk aurkeztuko dituen zerrendak egiteko barne hauteskunde prozesua
EBB
2020/01/09
Bere VIII. Batzar Nagusiari, EBB berritzeko prozesuari eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako zerrendak osatzeari ekingo dio aurten EAJ-PNVk
Bilbon uztailaren 11n eta 12an egingo dute jeltzaleek lau urterik behin egin ohi duten Batzar Nagusia, VIII.ena izango da aurten. Bertan aukeratuko dira EBBko Presidentea eta zortzi burukideak; Lehendakarirako hautagai jeltzalea martxoaren 7an emango da ezagutzera
EBB
2019/12/17
`Miñano auziaren´epaia. Ortuzarrek barkamena eskatu du eta gogora ekarri du EAJ-PNVk “arin eta eraginkortasun osoz” erantzun zuela gertakariak ezagutu bezain laster
EBBko buruak jeltzaleen konpromisoa berretsi du “etikoki gaitzesgarria den edozein praktikaren kontra”, eta nabarmendu du gaur ezagutzera eman den epaia ez dela “EAJren kontrako ebazpena”, argi eta garbi egiaztatu baita “EAJrekin inolako zerikusirik ez duten jarrerak eta ekintzak” azaltzen dituelako