Berriak
Kongresua
2017/02/09
Aho batez onartua, Euzko Abertzaleak taldeak ustelkeria kasuak salatzen dituztenak babesteko aurkeztu duen proposamena
Mikel Legardak Kongresuan planteatutako Legez Besteko Proposamenaren bidez Espainiako gobernuari eskatzen zaio Espainiako ordenamendu juridikoan Nazio Batuen Konbentzioaren 32. eta 33 artikuluak jasotzeko legea egitea, ustelkeria kasuen lekukoak, perituak, biktimak eta salatzaileak babestu beharrari buruzkoak, hain zuzen.
Kongresua
2017/02/08
Euzko Abertzaleak taldeak Espainiako gobernuari exijitu dio "CSNren kontrako erabaki politikoa har dezala" eta "Garoña behin betiko ixteko erabakia har dezala"
Idoia Sagastizabal, energia gaietarako bozeramaile jeltzalea CSNren erabakiaren aurrean "kezkatuta" agertu da eta baieztatu du une honetan EAJ-PNV "lanean ari dela" zentrala berriz zabaldua izan ez dadin.
Kongresua
2016/12/21
Mikel Legardak Barne Ministroari eskatu dio Segurtasun Batzordean elkarrizketari heltzea eta indarkeriaren amaiera ordenatua ahalbidetzea
Barne gaietarako batzordeko bozeramaile jeltzaleak ohartarazi duenez "konpondu gabeko gai delikatu batzuk daude, ezinbestekoak direnak segurtasun alorrean Estatuko erakundeekin urratu den konfiantza berreskuratzeko".
Kongresua
2016/12/21
Aitor Estebanek Justizia Ministroari "aldatzea eta proaktibo izatea" eskatu dio Oroimen Historikoko Legea betetzeko eta justizia eraginkorra lortzeko, Europako Parlamentuak eman berri duen ebazpenean agindu bezala
Kongresuko talde jeltzaleko bozeramaileak Rafael Catalári gaitzetsi dizkio Oroimen Historikoarekin zerikusia duten eta bete gabe utzi diren hainbat gai, eta zentzu horretan ohartarazi dionez "aldatu behar duzu baina ez guk esaten dizugulako baizik eta Europako Parlamentuak esaten duelako" EAJ-PNVren eskariz onartu duen ebazpenaren bidez.
Kongresua
2015/10/21
Olabarriak salatu du PPren aldetik Ertzaintzarenganako "ezinikusia edo federik eza" dagoela
Talde Popularrak ez du onartu EAJ-PNVk "Segurtasun Batzordean ezarri bezala Ertzaintzako 8000 kideko kopuruari eustea eta,nazioarteko terrorismoaren kontrako borroka eraginkorra egitea xede, polizia integralei nazioarteko datu baseetan sartzeko aukera ematea" eskatzeko aurkeztu duen mozioa.
Kongresua
2014/11/18
Xabier Agirre: “Diputatuen Kongresuak Trebiñuko lurraldetasun arazoa konpontzeko aukera galdu du”
Araba Buru Batzarreko presidenteak, Xabier Agirre legebiltzarkide jeltzaleak, atsekabea azaldu du Diputatuen Kongresuak Trebiñuk Arabarekin bat egitearen aurka egin ondoren.
Kongresua
2014/10/02
Olabarriak Espainiar Gobernuari deitoratu dio "dramatiko izaten jarraitzen duten langabezi kopuruak ospatu izana"
Emilio Olabarria, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko diputatuek gaur deitoratu du Espainiar Gobernuak "oraindik dramatiko izaten jarraitzen duten langabezi kopuruak ospatzea".
Kongresua
2014/07/18
Euzko Abertzaleak taldeak Sustapen Sailari galdetu dio "Foronda ixteko estrategiarik ote dagoen"
Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak "Espainiar Gobernuaren aldetik Foronda ixteko estrategia ote dagoen" jakiteko galderak erregistratu ditu,erantzun idatzia jasotzeko.