Prentsa Aretoa
2015/10/21
Olabarriak salatu du PPren aldetik Ertzaintzarenganako "ezinikusia edo federik eza" dagoela
Talde Popularrak ez du onartu EAJ-PNVk "Segurtasun Batzordean ezarri bezala Ertzaintzako 8000 kideko kopuruari eustea eta,nazioarteko terrorismoaren kontrako borroka eraginkorra egitea xede, polizia integralei nazioarteko datu baseetan sartzeko aukera ematea" eskatzeko aurkeztu duen mozioa.
Emilio Olabarriak, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko Barne Gaietarako bozeramaileak gaurkoan salatu du PPren aldetik Ertzaintzaren kontrako "ezinikusia edo federik eza" dagoela Talde Popularrak EAJ-PNVren taldeak aurkeztu duen mozioaren kontra bozkatuko duela iragarri ondoren. Euzko Abertzalearen mozioarekin eskatu izan da "Segurtasun Batzordean ezarri bezala Ertzaintzako 8000 kideko kopuruari eustea eta, nazioarteko terrorismoaren kontrako borroka eraginkorra egitea xede, polizia integralei nazioarteko datu baseetan sartzeko aukera ematea".
Olabarriak Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztu duen mozioa defendatzeko esan dituen hitzetan gogoratu duenez, proposamena eztabaidatzeko orduan Barne Ministroak "ez zituen arrazoi juridikorik eman Ertzaintzako 250 funtzionario kontratatzeko deialdia bertan behera eskatzeko xedez, Espainiar Gobernuak sustatu zuen proposamena azaltzeko".
Zentzu berean, Diputatu Jeltzaleak gogora ekarri du Euskadiko Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzi Prozesuko salak hartu duen erabakia, deialdia bertan behera eskatzeko proposamena "indargabetu" egiten duena, "lanpostu horiek egiturazkoak direlako eta aurrekontuan jasota daudelako, hau da, ez diotelako Aurrekontuen Egonkortasunerako legeari eragiten".
Olabarriak era berean argudiatu duenez "Ertzaintzako plazak betetzeko modua Segurtasun Batzordean edo Kupoaren Batzorde Mistoan hartutako akordioetatik eratortzen da" eta erakunde bi hauetan ordezkatuta daude AGEko eta Eusko Jaurlaritzako kideak. Horren arabera ondorioztatu duenez PPkoak "beraiek ere erantzule diren eginkizunaren kontra errekurritzen ari dira, hau da, Legebiltzarreko Talde Popularraren kontra ari dira". Diputatu jeltzaleak azaldu bezala, Carlos Urquijok, Gobernuaren Euskadiko ordezkariak, 2010ean Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea zelarik ekimen bat aurkeztu zuen Ertzainen kopuru finkoa 8000 kidekoa izan zedin eskatzeko.
Azkenik, Olabarriak salatu du Espainiar Gobernuak behin eta berriz uko egin diola Espainiar Estatuko bi polizia integralek izaera polizialeko nazioz gaindiko erakundeetan eta sortu berria den terrorismo mota prebenitzeko eta borrokatzeko mekanismoak arautzen diren foroetan parte hartzeari.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09