Prentsa Aretoa

2017/02/08

Euzko Abertzaleak taldeak Espainiako gobernuari exijitu dio "CSNren kontrako erabaki politikoa har dezala" eta "Garoña behin betiko ixteko erabakia har dezala"

Idoia Sagastizabal, energia gaietarako bozeramaile jeltzalea CSNren erabakiaren aurrean "kezkatuta" agertu da eta baieztatu du une honetan EAJ-PNV "lanean ari dela" zentrala berriz zabaldua izan ez dadin.

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak taldeak Espainiako gobernuari exijitu dio

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVko legebiltzar taldeak  Espainiako Gobernuari exijitu dio gaur "Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak egin duen txostenaren kontrako erabaki politikoa har dezala", gaur,osoko bilkuran, Garoñako Andre Maria zentral nuklearra berriro irekitzeari oniritzia eman diola jakin ondoren.

Idoia Sagastizabal energia gaietarako bozeramaile jeltzaleak Diputatuen Kongresuan bildu diren komunikabideei eginiko adierazpenetan CSNren erabakiak eragin dion kezka eman du ezagutzera eta zera  gaineratu du "une honetatik bertatik, lanean ari gara Espainiako Gobernuari Garoña behin betiko ixtea eskatzeko".

Sagastizabalek era berean baieztatu duenez "kezkagarria ere bada lehen aldiz CSNren erabaki batean ahobatekotasunik egon ez izana" eta salatu du zentrala berriro irekitzeak "segurtasunaren kontra egitea suposatuko lukeela eta,gainera, gainerako zentral nuklearren bizitza erabilgarria areagotzea ekarriko lukeelako" Zentzu berean kritikatu duenez "Garoña oso txikia da eta ez dio mix energetikoari ekarpen handirik egiten eta,gainera, argindarra sortzeko duen gaitasunari dagokionez ez da beharrezkoa. Ez dugu ulertzen berriro irekitzeko dagoen interes hori" azaldu du.

Amaitzeko gogoratu duenez "Euskadiko legebiltzar talde guztiek, PPk izan ezik, ixtea eskatu dute, eta berdin egin du gizarte zibilak ere". Horregatik esan du EAJ-PNVk esparru politiko eta instituzional guztietatik "lan egiten jarraituko duela" Garoña berriz irekia izan ez dadin.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU