Prentsa Aretoa
2006/03/06
Gasteizko EAJren Udal Taldeak azalpenak eskatu ditu gastronomia elkarteei erraztasunak emateko neurriek duten atzerapena dela eta
Gasteizko EAJren Udal Taldeak gobernu taldeari eskatu dio, gastronomia elkarteei erraztasunak emateko ostalaritza ordenantzarekin dagoen atzerapenaren gaineko azalpena eman dezan.
Udal Bilkurak iragan den azaroan onartu zuen araudian behar besteko aldaketak egingo zirela. Hain zuzen ere, Talde Jeltzaleak aurkeztutako mozioak eskatzen zuen beharrezko neurriak hartzea gastronomia elkarteek eta txokoek gainerako taberna eta jatetxeek gutxieneko distantzien inguruan bete behar dituzten baldintza ber-berak bete beharrik izan ez dezaten. Talde politiko guztiek onartu zuten proposamen hau, baina hiru hilabete geroago, gobernu taldeak ez du ezer egin.
“Mozio honekin gastronomia elkarteak eratzeko aurkeztu izan diren eskariei erantzuna eman nahi genien. Gaur egun, taberna, jatetxe eta kafetegien gaineko araudi bera dute eta ez daude egoera berean, ez dute konpetentzia suposatzen. Ostalaritzaren gaineko araudian eta hirigintza planteamenduan aldaketa txikia egitea baino ez zen. PP alderdiak egin ez badu, utzikeriagatik izan da, edo gai hau atzeratzea nahi duelako" esan du Iñaki Prusilla zinegotzi jeltzaleak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09