Prentsa Aretoa
2006/06/05
Gasteizko EAJren Udal Taldeak eraikuntza-hondakinen legez kanpoko zabortegia dagoela salatu du
Gasteizko EAJren Udal Taldeak hirigunetik gertu, Ullibarri-Arrazuan, eraikuntza-hondakinen legez kanpoko zabortegia agertu dela salatu du. Zehazki, Lubianorako errepidearen ondoko partzelan obra-hondakinak, altzari zaharkituak, paleak, plastikoak eta bestelako bilgarriak metatzen ari dira.
Hondakin horietako asko inguruko obretatik datoz. Ingurumen Batzordean gai horien inguruan galdera egin ondoren, udal ordezkariak esan du ez zekitela hondakindegi kontrolatugabe hori zegoenik.
Malentxo Arruabarrenak esan duenaren arabera, “udalak zaintza-mekanismo ugari ditu era horretako irregulartasunen bat detektatzeko. Gure ustez, oso kezkagarria da udal ordezkariak egoera horren berri ez izatea eta ahalik eta arinen neurriak har ditzala eskatzen diogu. Horrelako jardunbide kutsatzaileekiko ezin da inola ere permisiboa izan”.
Zinegotzi jeltzalearen arabera, “Ingurumen Eguna ospatzen dugun egun honetan, zehazki, ez ditugu gogoan izan behar soilik udalak eremu honetan egiten dituen ekintza positibo guztiak; orobat, zuzendu beharreko guztia ere aipatu behar da eta, beraz, kasu honetan PPk premiaz eta irmotasunez jardun behar du”.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09