Prentsa Aretoa
2006/09/19
EAJren batzarkide taldeak Arabako Foru Aldundiari eskatu dio premiaz egin dezala Garoñako ingururako plan ekonomikoa
EAJren batzarkide taldeak foru exekutiboari eskatu dio ganbera arabarrean aurkez dezala Garoñako zentral nuklearraren inguruko udalerri eta auzotarrei zuzendutako plan soziolaborala, orain dela urtebete baino gehiago foru arau bidez ezarri zen moduan.
Orain dela gutxi iragarri da 2009an zentral nuklearra behin betiko itxiko dela. Horrek duela bi urte EAJk egin eta Biltzar Nagusien osokoak 2005eko ekainean berretsi zuen proposamena indartzen du. Claudio Rodríguez prokuradore abertzaleak azpimarratu duenez, “guretzat ezinbestekoa da baterako jarduerak egitea zentral nuklearraren zuzeneko eragina jasan duen zona sozialki nahiz ekonomikoki garatze aldera, kasu askotan, zentralaren arabera egon baita zonako ekonomi eta biztanle garapenaren eredua, halakorik egon denetan. Behin zentral nuklearra itxita, udalerri horietarako zein garapen eredu nahi dugun aurreikusi behar dugu”..
Zehazki, talde abertzaleak mahai gainean jarritako foru arauak dio Rabaneraren exekutiboak “Plan ekonomiko eta soziolaborala aurkeztu beharko duela zentral nuklearraren inguruko udalekin bat etorriz eta horiekin koordinatuta. Bertan, lehentasunezko arreta emango zaio enplegua babesteari, zentrala ixtearen ordezko irtenbideak proposatuta, eta bide-azpiegiturak hobetzeari”.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09