Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/11/07

Gasteizko EAJren Udal Taldeak salatu du gobernu taldeak geroz eta gehiago baztertzen duela Gasteizko landa esparrua

Gasteizko Udalaren EAJren Udal Taldeak salatu du, gobernu taldeak geroz eta gehiago baztertzen duela udal-mugarteko landa esparrua, eta egoera larria bihurtu dela. Egun 2003an adosturiko inbertsioak gauzatu dira, zehazki Astegietako berritze osoarena.

rss Ezagutzera eman
PP alderdiak hartutako konpromisoa urratu du, urtero bi herri erreformatzea adostu zuelako, eta beraz, lau milioi euro baino gehiago inbertitzeari utzi dio. “Gobernu taldea eteten dabilena oinarrizko azpiegiturako lanak dira, saneamendua, herri argiak edo toki erakunde txikien zolatzea, adibidez. Oinarrizko gaiez ari gara, Arabako herrietan udal-mugarteko gainerako tokietako bizi kalitate bera egotea ahalbidetzeko, baina PP alderdiak belarriak ixten ditu etengabe”, adierazi du Unai Grajalesek, Landa Esparruko saileko bozeramaile jeltzalea.

Udal-mugarteko herriek jasaten duten bazterkeriaren duela gutxiko adibide bat ematearren, Talde Jeltzaleak Eskibeleko arazoak azpimarratu ditu. Han udalak ura zisternatan eraman behar du, edateko uraren kanalizazioa ez delako etxebizitza guztietara iristen. Egoera gainera, are larriagoa izango da horniketa sarea hobetzeko lanak ez badira urtea amaitu aurretik asten, Udalak 136.357 euroko foru diru-laguntza galduko lukeelako. Modu berean ere, ziurrenik Obra eta Zerbitzuetako Foru Planak Zumelzurako gordetako beste 136.896 euro eta Argandoñarako utzitako 568.588 euro galduko dira.