Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/04/11

Gasteizko EAJren udal taldeak Hirigintza zinegotzia jo du Aliko eta Ibaiondoko irregulartasunen erantzule zuzentzat

Gasteizko EAJren udal taldeak Hirigintzako Irregulartasunen gaineko Ikerketa Batzordearen behin-behineko ondorioei egindako ekarpenak aurkeztu ditu. Hamarren bat proposamen egin ditu jeltzaleen taldeak, eta, horien bidez, zera lortu nahi du: Udalbatza onartzekoa den behin betiko testuan argi uztea Jorge Ibarrondo Hirigintza zinegotziak aztertutako jarduera guztietan duen erantzukizun zuzena.

rss Ezagutzera eman
Gasteizko EAJren udal taldeak Hirigintza zinegotzia jo du Aliko eta Ibaiondoko irregulartasunen erantzule zuzentzat

ARGAZKIA JAITSI

“Edonora begiratuta ere, azken batean zera aurkitu dugu: hirigintza araudiaren, Udalbatzaren borondatearen eta interes publikoaren kontra eta enpresa baten mesedetan ari zela jakinda, erabaki zehatz batzuk hartu dituen gobernu taldeko kide baten sinadura”, baieztatu du Mikel Martínez bozeramaile jeltzaleak.

Mikel Martínezen ustez, kontsiderazio horiek guztiek justiziak esku hartzea justifikatzen dute. Hori dela medio, datorren apirilaren 20an Udalbatza onartzekoa den behin betiko dokumentua Arabako Probintzia Auzitegiko Fiskaltzaren esku uztea proposatu du.