Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/10/27

Gasteizko EAJren udal taldeak gaitzetsi egin du arrapala mekanikoen aurkako erasoa, eta kalteak lehenbailehen konpontzeko eskatu du

EAJren Gasteizko Udaleko udal taldeak joan den larunbateko alde zaharreko sabotajeak gaitzetsi ditu. Dozenaka beira panel suntsitu zituzten arrapalaren tarte ezberdinetan, bai La Soledad kantoian bai San Francisco Javier kantoian. Gainera, edukiontziak erre zituzten, zenbait terrazatako altzariak suntsitu eta Ezker Batuaren egoitzaren aurka pintura jaurti zuten.

rss Ezagutzera eman
“Gure erabateko gaitzespena erakusten diegu indarkeriazko adierazpen horiei guztiei. Honelakoetan, argi eta garbi esan behar dugu inork ez duela etengo alde zaharraren garapena. Hiri Berriztapen Agentziaren bidez lan egiteko asmo sendoa dugu, lehenbailehen asteburuko triskantzaren aztarnak ezabatzeko eta arrapalek auzoko irisgarritasuna hobetzeko papera betetzen jarraitzeko” esan du Mikel Martinez Talde Nazionalistaren bozeramaileak. Arrapala mekanikoetan egindako kalteen balioa hamar milaka eurokoa dela uste da.