Prentsa Aretoa
2008/11/19
Euzko Alderdi Jeltzalearen Gasteizko Udal Taldeak Udaleko kontratazioetan gizarte-klausulak sartzea proposatu du
Euzko Alderdi Jeltzalearen Gasteizko Udal Taldeak Udalak izapidetzen dituen kontratazio-prozeduretan gizarte-klausulak sartzeko eskatuko du hurrengo Osoko Bilkuran. Horrela eginez gero, laneratze eta gizarteratze arloetarako aukera berriak bultzatuko lirateke, gizartean bazterturik dauden pertsonei dagokienez.
“Ekintzaileentzako prestakuntza, orientazio eta laguntza alorretako politikak landu arren, zenbaitetan kolektibo horrek eragozpen handiak izaten ditu lan-merkatura iristeko. Gure proposamen honen bitartez, Udalarekin lan egiten duten enpresek beren plantilletan gizartean baztertuta dauden edota bazterturik geratzeko arriskua duten pertsonak sartzeko aukera aztertzea sustatu nahi dugu”, adierazi du Alderdi Jeltzaleak Gizarte Zerbitzuen arloan duen bozeramaile Nerea Melgosak.
Berbarako, Zaragozako eta Coruñako Udalek arrakasta handiz landu dituzte kontratazioan gizarte-klausulak sartzeko ekimenak. Euskadiri dagokionez, Irunen eta Getxon antzeko egitarauak abiarazi dira, beti ere Eusko Jaurlaritzaren itzalpean. Halako ekimenei doazkien laguntzak jaso dituzten kolektiboen artean, aipatzeko modukoak dira gizarte-laguntzak jasotzen dituzten pertsonak, iraupen luzeko langabezian dauden beharginak, famili alorrean ardurak dituzten emakumeak eta etxebizitza zeharo kaxkarretan bizi diren pertsonak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09