Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2011/10/10

EAJ-PNVk udalaren konpromisoa eskatzen du krisialdi egoeran ere garapenerako lankidetzarako kopuruak mantentzeko

“ Une latzenetan, solidariotasuna handiagoa izan beharko litzateke” esan du Blanca Guinea zinegotziak

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk udalaren konpromisoa eskatzen du krisialdi egoeran ere garapenerako lankidetzarako kopuruak mantentzeko

ARGAZKIA JAITSI

EAJk konpromisoa eskatu dio Gasteizko Udalari , krisi ekonomiko garai honetan ere garapenerako lankidetzarako ezarri diren kopuruak manten ditzan. “ Une latzenetan , pertsonek egoerarik okerrena pairatzen dute eta horregatik solidariotasuna handiagoa izan beharko litzateke” baieztatu du Blanca Guinea  hurrengo Osoko Bilkuran gai honen inguruko mozioa aurkeztuko duen zinegotziak

Neurri zehatz gisa, Euzko Alderdi Jeltzaleak planteatuko du urteko Aurrekontuko ohiko sarreren % 1 garapenerako lankidetzarako egitasmoetarako ezartzea. 2011 honetako ekitaldiari dagokionez, Alderdi Popularrari eskatuko dio onartuak izan diren partidak mantentzea eta iragarri diren murrizketak ken ditzala. Amaitzeko, mozio honen bidez   Udaleko  “ Garapenerako Lankidetzarako Plan Nagusia” berariaz babestea planteatzen da.  Blanca Guineak gogoratu duenez Gasteiz hiria aitzindaria izan zen Jose Angel  Cuerda alkatearen garaian, garai haietako lankidetza programen garapenean. Erreferentea izan zen Estatuan eta nazioarte mailan. 1988an, osoko bilkuraren ebazpenez erabaki zen Udal Aurrekontuko sarreren % 0,7 a lankidetzarako erabiltzea eta portzentaje hau % 1era igo zen 1995 urtera arte.   

“1995 eta 2003 urte bitartean akordioa errespetatu zen, baina horren ostean portzentajeak behera egin zuen eta aurtengoa da historiako portzentajerik baxuena” azaldu du zinegotzi jeltzaleak. 2011ko Aurrekontua onartzean, lankidetzarako kopurua % 0,74an geratu zen eta alkateak iragarri dituen murrizketek are murrizketa handiagoa suposatuko dute.

 Guineak egoera hau deitoratu izan du  2010eko maiatzean Gobernu Batzordean onartu zen “ Garapenerako Lankidetzarako Plan Nagusian” ezarritakoaren kontra egiten duelako. Egitasmo honetan parte hartze aktiboa izan zuten GKEek, gaian adituek, udal teknikariek eta talde politikoek. “  Plan Nagusi honetan ezarritakoa ez betetzeak eragin zuen  GKEak  Udal honetako Lankidetzarako Talde Sektorialetik ateratzea” gogoratu du.   

 “Garapenerako Lankidetzarako Plan Nagusian ezarritakoa ez betetzeko aitzakiarik errazena izan daiteke  pairatzen ari garen krisialdi ekonomikoa. Dena dela, EAJ-PNVren aburuz , orain da solidariotasuna handiagoa izateko momentua. Gainera, kontuan izan behar da, Aurrekontuko ohiko sarreren  1etik 5erako kapituluen batuketaren %1 ak urteko Udal Aurrekontuaren hazkunde eta murrizketa bera daramala”. Grafikoki azaldu duenez “ 2009 eta 2010ean gai honetarako udal ekarpenak suposatu izan du gasteiztar bakoitzeko 14 euro edo hilean  euro bat, kafearen kostea gutxi gora behera” .

 EAJren aburuz solidariotasunak globala behar du izan, eta baliabiderik ez duten gasteiztarrentzat eta garapen bidean dauden herrialdeetara bideratu behar da. “ Solidariotasuna ez da gizarte gastuaren ikuspuntutik bakarrik ulertu behar, sakoneko planteamendua izan beharko litzateke, giza duintasunarekiko , giza eskubideekiko eta gizarte justiziarekiko  konpromiso etiko eta politikoa hain zuzen” azpimarratu du.