Prentsa Aretoa
2012/01/24
Gasteizko EAJk alkateari exijitu dio Aldundiari eska diezaiola opor fiskalen dirua
Gasteizko EAJren Udal Taldeak aurkeztu duen mozioan, alkateari exijitzen dio Arabako Foru Aldundiari eska diezaiola udalari “opor fiskalen” itzulketagatik dagokion dirua itzul diezaiola.
Hainbat enpresek 80. eta 90. hamarkadetan zergetan izan zituzten salbuespenengatik eratorritako diru itzulketen bidez jasotako fondoak 80 milioi euro izan dira Aldundiarentzat. Diru hori banatzeko derrigorra du orain “banaketarako diru sarrera” baita. Aldundiak beraz 54,5 milioi euro itzuliko dizkio Eusko Jaurlaritzari bere Aurrekontuaren bidez, baina Gasteizko Udalarekin ez du gauza bera egin, eta azken erakunde honi 10 milioi euroko kopurua dagokio.
“Alkatea ezin da besoak gurutzatuta geratu, bere alderdiak Gazteiz hiriari legez dagozkion fondoak ukatzen dizkion bitartean. Ez da bidezkoa bizitza kalitatean egindako murrizketez osatutako udal aurrekontuen aurkezpenean izatea, aldi berean gobernu taldeak Udalaren finantza egoera orekatzeko funtsezkoak diren sarrera ekonomikoei uko egiten dielarik“ baieztatu du Borja Belandia Ogasun gaietarako ordezkari jeltzaleak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09