Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/02/01

Azpiazu: “Garoña ez ixtekoa erabaki politikoa da, eta Rajoyren Gobernuaren ardura”

Pedro Azpiazu Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak, Gobernuak Garoñaren jarduerari jarraipena emateko duen asmoak sortzen dion kezka adierazi dio Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroari. “Erabaki politikoa da”, baieztatu du Azpiazuk “ez ezazu ardura Segurtasun Nuklearrerako Batzordearengan jarri, honek txostenak egiten baditu ere, erabakia Gobernuari dagokiolako“.

rss Ezagutzera eman

Azpiazuk gogoratu duenez Garoña ixtekoa euskal gizartearen aldarria da, euskal alderdi politiko eta erakundeena; Alderdi Popularrekoa den Gasteizko alkatea bera jarri da Garoña ixtearen alde. Halaber, ministroari eskatu dio luzapenetik erator daitezkeen baliabideak zertan erabiliko liratekeen azaltzea. 

Azpiazuk azpimarratu duenez, General Electric-en txostenaren arabera- Garoñako zentraleko erreaktoreen fabrikatzailea- zentral nuklearraren inguruan lurrikararen bat erregistratuko balitz, kalte handiak eragin litzake osasunean eta ingurunean. Pedro Azpiazuk bere kezka azaldu du eta Ministroari eskatu dio gai honi ekin diezaion, gizarte alarma ekidite aldera.