Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/08/31

Urkullu: “Gure helburua argi dago: Euskadi berpiztu!Aitaren etxea defendatu”

Gaur Zarautzen burutu den ekitaldi politikoan, EAJren EBBren presidente eta alderdi jeltzalearen lehendakaritzarako hautagai den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “bost aste barru hasiko da kanpaina. Bukatu dira zalantzak. Orain hiritarrek hitz-egingo dute. Herriak du etorkizunaren atea irekitzeko aukera. Orain gu guziontzako dator lan berezia. Gure gogoetak, proiektuak eta proposamenak azaldu behar ditugu”.

rss Ezagutzera eman
Urkullu: “Gure helburua argi dago: Euskadi berpiztu!Aitaren etxea defendatu”

ARGAZKIA JAITSI

“Apaltasunez, baina sendotasunez, erantzunak eman behar ditugu. Jendearen beharrei erantzun. Erantzunak dauzkagu. Eta erantzunkizun hori gurea egin nahi dugu. Hau da Hauteskunde hauetako helburua, jendearen konfidantza irabazi. Zertarako? Erantzunkizunez gure erantzunak eskaintzeko. Euskadi berpizteko! Euskadi aurrera ateratzeko!” gaineratu du.

Urkulluk azpimarratu du baita ez garela “engainatu” behar. “Ez dezagun jendea engainatu. Argi hitz-egin behar dugu. Egoera larria da. Oso larria. Irtenbidea ez da zerutik etorriko. Are gutxiago Madril-dik. Guk erantzun beharko dugu. Guztion ahaleginarekin, elkarlanarekin, baina guk! Eta denon artean. Guztion konpromisoaz. Beti bezala!”.

“Une historiko baten aurrean aurkitzen gara orain. Aldaketa garaia da,arlo politiko zein ekonomikoan.Arrisku garaia da;  baina aldi berean, aukeraz betetako garaia.Euskadi  ezin da kanpoan geratu.Eta, inork ez diezaiola aldi berriari beldurrik izan” azaldu du.

Urkulluk bukatzeko gaineratu du “aldaketarako garaia” dela, “Espainiar estatua  instituzionalki eraberritzeko eta birdefinitzeko aldia. Konbentzituta gaudelako, bakean bizi den Euskadik Nazio izateko zerumugan egon behar  duela. Egunetik egunera, mendekotasun txikiagoa izango duen Euskadi nahi dugu”. “Gure helburua argi dago: Euskadi berpiztu!Aitaren etxea defendatu”.