Prentsa Aretoa
2012/08/31
Urkullu: “Gure helburua argi dago: Euskadi berpiztu!Aitaren etxea defendatu”
Gaur Zarautzen burutu den ekitaldi politikoan, EAJren EBBren presidente eta alderdi jeltzalearen lehendakaritzarako hautagai den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “bost aste barru hasiko da kanpaina. Bukatu dira zalantzak. Orain hiritarrek hitz-egingo dute. Herriak du etorkizunaren atea irekitzeko aukera. Orain gu guziontzako dator lan berezia. Gure gogoetak, proiektuak eta proposamenak azaldu behar ditugu”.
Intervención Iñigo Urkullu-ren hitzaldia Zarautz
HITZALDIA - 2012/08/31
“Apaltasunez, baina sendotasunez, erantzunak eman behar ditugu. Jendearen beharrei erantzun. Erantzunak dauzkagu. Eta erantzunkizun hori gurea egin nahi dugu. Hau da Hauteskunde hauetako helburua, jendearen konfidantza irabazi. Zertarako? Erantzunkizunez gure erantzunak eskaintzeko. Euskadi berpizteko! Euskadi aurrera ateratzeko!” gaineratu du.
Urkulluk azpimarratu du baita ez garela “engainatu” behar. “Ez dezagun jendea engainatu. Argi hitz-egin behar dugu. Egoera larria da. Oso larria. Irtenbidea ez da zerutik etorriko. Are gutxiago Madril-dik. Guk erantzun beharko dugu. Guztion ahaleginarekin, elkarlanarekin, baina guk! Eta denon artean. Guztion konpromisoaz. Beti bezala!”.
“Une historiko baten aurrean aurkitzen gara orain. Aldaketa garaia da,arlo politiko zein ekonomikoan.Arrisku garaia da; baina aldi berean, aukeraz betetako garaia.Euskadi ezin da kanpoan geratu.Eta, inork ez diezaiola aldi berriari beldurrik izan” azaldu du.
Urkulluk bukatzeko gaineratu du “aldaketarako garaia” dela, “Espainiar estatua instituzionalki eraberritzeko eta birdefinitzeko aldia. Konbentzituta gaudelako, bakean bizi den Euskadik Nazio izateko zerumugan egon behar duela. Egunetik egunera, mendekotasun txikiagoa izango duen Euskadi nahi dugu”. “Gure helburua argi dago: Euskadi berpiztu!Aitaren etxea defendatu”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09