Prentsa Aretoa
2013/05/27
Madrilek fracking-a baimentzeko izan dezakeen asmoaren aurrean, Gasteizko Udalak planto egitea nahi du EAJk
Vitoria-Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren Udal Taldeak planteatu du Udal Osoko Bilkurak errefusatu beharko dituela Madrilgo gobernutik fracking bidezko ustiapenak baimentzeko xedez, Estatuko Gobernuak Hidrokarburoen Legean sartu nahi dituen ezkutuko modifikazioak.
“Azpikerien bidez lortu nahi dute autonomi erkidegoei eta udalei fracking teknika arriskutsua arautzeko eta baimentzeko duten gaitasuna kentzea, ahalmen hau Madrilgo Gobernuaren interes ekonomikoen mende uzteko. Honek suposatzen du hiritarren interesak konpainia pribatuen interesen mende jartzea”, esan du Alvaro Iturritxa Ingurumen gaietarako bozeramaile jeltzaleak.
“Madriletik fracking-a hain jardunbide ilunaren bidez bultzatzeak Gazteizko hiritarrentzako kolpe bikoitza suposatzen du. Alde batetik, arriskutan jartzen da gure etorkizuna eta,beste alde batetik, guk geuk gai horren inguruan erabakitzeko dugun eskubidea kaltetzen da. Horregatik Udalak aho batez errefusatu beharko luke aldaketa bidegabe eta zentzugabe hau" amaitu du Alvaro Iturritxak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09